Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/07/23

EAJ-PNVk ongizate, euskara, kultura, mugikortasun eta berdintasunerako partidak proposatu ditu

Akordiorako eta Irun elkartasunetik hobetzeko prest agertu da talde jeltzalea
EAJ-PNVk ongizate, euskara, kultura, mugikortasun eta berdintasunerako partidak proposatu ditu

Xabier Iridoy eta Jose Corchon bozeramaileak eta zinegotziak, EAJ-PNV taldeak akordioa lortzeko borondatea duela eta gobernuak aurkeztutako 4 milioi eurotako kreditu aldaketa proposamena hobetzeko zenbait zuzenketa aurkeztu dituztela jakinarazi dute.

Udalak, egun, ia 6,8 milioi soberakin ditu erabilgarri, Irunek eta bertako pertsonek dituzten proiektu eta beharrei aurre egiteko. Baina, gobernuaren proposamenak 2,8 milioi euro utzi ditu erabili gabe. Gure taldeak, ordea, uste du gehiago egin dezakegula eta hala egin behar dugula ere. Ondorioz, 1,4 milioi euro batzen dituzten 28 zuzenketa proposatu ditugu. Alde batetik, asfaltatze kanpaina 400.000 eurotan murriztea proposatzen dugu, eta, bestetik, 1,8 milioiko erreserba uztea proposatzen dugu, gobernuak proposatzen duena baina milioi bat gutxiago.

Hala, euskara eta berdintasuna gure hirian behar bezala sustatzeko eta indartzeko, mugikortasun iraunkorrerako urratsak emateko, udal informazioaren eskuragarritasuna hobetzeko, kultura jarduera gehiago eskaintzeko eta irundarren bizi kalitatea hobetzeko asmoz.

Arloen araberako proposamenen banaketa:

ONGIZATEA                                                          257.000€

BERDINTASUNA                                                      51.000€

EUSKARA ETA GAZTERIA                                          48.000€

GARDENTASUNA                                                      27.000€

MUGIKORTASUN JASANGARRIA ETA APARKALEKUA     92.000€

KIROLA                                                                    95.000€

HIRIGINTZA ETA OBRAK                                          678.150€

INGURUMENA                                                           80.000€

KULTURA                                                                  77.000€

Adibidez, eta besteak beste, 650.000 euro proposatzen ditugu Ermita kalea berrurbanizatzeko, 10.000 euro indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako udal baliabideak ebaluatzeko eta berrantolatzeko azterlan bat egiteko, eta eraso sexistak jasaten dituztenen segurtasuna areagotzeko helburuarekin 6.000 euro eraso hauek ohartarazteko aplikazio bat garatzeko.

Era berean, ez dugu alde batera uzten pertsonen ongizatea; beraz, 12.000 euro planteatzen ditugu Kultura Aniztasunaren eta Bizikidetzaren Tokiko Plan bat aztertzeko, 80.000 euro Lucas de Berroa udal eraikina egokitzeko eta hau erabilera sozialetara bideratzeko, eta beste 80.000 euro adinekoei laguntzeko sare komunitario bat sortzeko. Halaber, Irunek aparkalekuaren inguruan dituen arazoak kontuan hartuta, 40.000 euro proposatu ditugu altuerako aparkalekuetarako azterketa bat egiteko eta, horrela, auzo askotan dugun defizita arintzeko. Eta azkenik, 25.000 euro etorkizunean gure hiriko bertako kultura bultzatzeko Kafe Antzoki bat sortzeko aukera aztertzeko.

Planteamendu guztiz zuhur eta bideragarria. Datuek hala bermatzen dute gainera; Gipuzkoako diru bilketa aurreikuspenak uste baina hobeak dira, eta adostasun zabala dago 2021ean eta 2022an ekonomia sendo hazteko aurreikuspenari dagokionez.

Gaur egun arte, bi bilera egin ditugu udal gobernuarekin. Lehena uztailaren 16an eta bigarrena 19an. Bilera horietan mahai gainean jarri ditugu gaur egun geldirik edota blokeatuta dauden proiektuak. Irungo herritarren bizi kalitatea hobetzeko helburua dutenak eta herritarrek beharrezko ikusten dituztenak. Tamalez, pandemiaren edo beste arrazoiren baten ondorioz aurrera pausorik eman gabe daudenak ere badira.

Pandemiak ondorioak eragin ditu, noski, muturreko egoerak, eta Udalak egoerara egokitzeko beharra izan du, baina aurrera egiten jarraitu behar dugu. Zuhurtasuna da, halaber, gure hiriak aurrera egin dezan proiektuak eta planak abiaraztea. Horregatik, gure helburua Irun etorkizunera begira jartzea denez, bilera guztietan akordiorako jarrera malgua izan dugu. Uste dugu udal gobernuarekin akordio batera iristea posiblea dela, beraiek hala nahi badute. Guk hala izatearen alde egiten dugu. Une honetan, berriz biltzeko zain gaude, zuzenketa guztien balorazio teknikoak argitaratu ondoren.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube