Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/07/23

Donostiako Suhiltzaleek ponpa-auto berria dute Bizkaiko Foru Aldundiak emanda

Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari eskertu dio ibilgailua doan eman izana
Donostiako Suhiltzaleek ponpa-auto berria dute Bizkaiko Foru Aldundiak emanda

Donostiako Udaleko Prebentzio, Su-Itzalketa eta Salbamendu Zerbiztuak pisu handiko ponpa-auto berria du, Bizkaiko Foru Aldundiak egindako doako lagapenari esker. 

Prebentzio, Su-Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren zuzendari Elisabeht Arrillagak azaldu du, zerbitzuak zuen pisu handiko ponpa-autoak istripua izan zuela iazko abenduaren amaieran, eta guztiz hondatu zela. Ondorioz, suhiltzaileak baserri bideetan eta hiri kanpoko bideetan zerbitzu emateko ezaugarri horietako ibilgailurik gabe zeuden. Kontuan izan behar da, ibilgailu horiek 4 gurpiletako trakzioa dutela eta ura eramateko edukiera oso handia, eta beraz, aipatutako bideetatik ibili eta ur-hornidurarik ez duten eremuetan suak itzaltzeko aukera ematen dutela.  

Udalak ibiligailu berria erosteko tramiteak hasi ditu, baina erosketa prozesua moteltzen ari da, izan ere, txasisen fabrikazioak atzerapen handiak pilatu ditu. 

Hori dela-eta, ibilgailu berria iritsi arte Prebentzio, Su-Itzalketa eta Salbamendu zerbitzua Bizkaiko Foru Aldundiaren Suhiltzalieen Zerbitzuak emandako ibilgailua erabiliko du. Pisu handiko ponpa-autoa 2004koa da baina erabiltzeko egoera ezinhobean dago.

Ezaugarri teknikoak

Mercedes Benz 1528 AF markako Pisu handiko Hiri Ponpa-autoa da. 92.400 km ditu, 7,25 metroko luzeera, eta 15.000 kiloko baimendutako gehienezko pisua. Gainera, 4.000 litro ur eta 300 litro apar biltzeko zisterna du.

Ponpa-autoa Godiva LTD markako eta WTA410 modeloko presio altu eta baxuko ponpa konbinatu bat da, eta E-40 modeloko Bradley markako bola-pasatzaile motako atoia eta M 12000 modeloko Warn markako dibidize elektrikoa ditu. Halaber, larrialdietarako seinale optiko-akustikoak ditu.

Esker ona

Hiri-Segurtasun eta Herri-Babeseko zinegotzi Martin Ibabek Udalaren izenean Bizkaiko Foru Aldundiak emandako laguntza eskertu du: “Une zaila zen guretzat, izan ere 2020aren amaieran gertatuako istripuaren ondorioz alternatibarik gabe geunden. Eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lagapenari esker ponpa-autoak ematen zuen zerbitzua ematen jarraitu ahal izango dugu berria iritsi arte. Eta horrek parkean egiten den lanari eta hiriaren segurtasunari mesede handia egingo dio”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube