Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Arrasateko EAJ-PNVk gogor gaitzesten du Batzokiaren aurkako erasoa

Arrasateko EAJ-PNVk gogor salatu ditu gaur batzokiaren aurkako erasoa. Jeltzaleek adierazi dute horrelako ekintzak demokrazia eta askatasunetik baino, totalitarismotik eta faxismotik gertuago daudela.
Jeltzaleek bizikidetzaren alde egiten duten apustua berretsi dute, adieraziz, bizikidetza apurtzen duten ekintza horien aurrean ez dutela atzera pausorik emango.
EAJ-PNVk argi du, elkarrizketa, elkarlana eta elkarrenganako errespetua dela bidea, eta bide horretan ez daukate lekurik horrelako ekintzek. EAJ-PNVk bizikidetzaren alde lanean jarraituko du, bere bideari eutsiz, inposaketen aurrean amore eman gabe.
Amaitzeko EAJ-PNVk adierazi du, guztion artean eraikitako Arrasate aske bat nahi dutela, bizikidetzan eta errespetuan oinarritutako Arrasate bat.
Nabarmenak...
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13