Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/07/13

Loiolako Lorategi Hiriaren birsorkuntza ahalbidetuko duen Urbanizatze Jarduera Programa behin betiko onartu da

Udalak 65.891m2ko azalera duen eremuan jarduketa integratua egingo du, eta bertan, besteak beste, 261 etxebizitza eraikiko dira, horietatik 104 babes publikoko etxebizitzak
 Loiolako Lorategi Hiriaren birsorkuntza ahalbidetuko duen Urbanizatze Jarduera Programa behin betiko onartu da

Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onarpena eman dio Loiolako Lorategi Hiriaren jarduketa integratua urbanizatzeko jarduera programari (PAU delakoa). Nekane Arzallus alkateordeak adierazi du, eremu hori birsortzeko lanekin hasteko egin beharreko azkeneko tramiteetako bat dela. Eta birsortze horri esker eremua nabarmen aldatuko da, izan ere, bertan, tradizioa eta modernitatea uztartuko dira, eta Loiola eta Loiolako Erribera auzoen arteko lotura hobetuko da.

PAU delakoa jasotzen duen dokumentuak zehazten du, Udalak 65.891m2ko azalera duen eremuan jarduketa integratua egingo duela, hain zuzen ere, saihesbidearen azpialdean dagoen aparkalekutik Urbia kaleaino, Topoaren geltokia eta trenbidea dagoen kaleraino. Bertan, egun dauden etxebizitzak kontsolidatuko dira eta beste 261 etxebizitza egingo dira, horieratik 104 babes publikokoak, eta gainera ekipamendu publiko berriak sortuko dira.

Alkateordeak honakoa azpimarratu du: “Etxebizitza berrien erakitzearekin bat, oinezkoentzako kale berri bat sortuko da, hain zuzen ere, kultur etxea eta frontoiaren aurrean sortuko den plaza berriatik abiatuko den kalea; bi kirol kantxa berri egingo dira, bata saihesbidearen azpian eta bestea ibaiaren ondoan dagoen bidegorriaren alboan sortuko den gune berdean”.

Eremuaren birsorkuntzak aldaketa ekarriko du zirkulazioan. Izan ere, bide berri batek lotuko dituko Loiolako Hiribidea eta Astiñeneko zubia. Horretarako, biribilgune eta aparkaleku berri bat egingo dira.

Arzallusek gaineratu du, Lorategi Hiriaren birsorkuntzak gunea nabarmen hobetuko duela, eta Urumeako ibarraren garapenarekin jarraitzen ahalbidetuko duela, donostiarrentzako guneak berreskuratuz. 

Urbanizatze aurreproiektuak 10,2 milioi euroko aurrekontua du. Behin PAU delako hau onartuta, urbanizatze eta birparzelatze proiektuak onartu beharko dira lanak esleipenera atera aurretik.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube