Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/06/07

Donostiak eta Miarritzek bi hirien arteko lankidetza memoranduma sinatu dute

Miarritzeko alkate Maider Arosteguyk eta Donostiako alkate Eneko Goiak
Eneko Goia

Donostiak y Miarritzek bi hirien arteko lankidetza irudikatu dute memorandumaren sinadurarekin. Eta horri esker, bi hirien arteko lankidetza sendotuko da, eta hainbat arlotan erronka komunei aurre egingo diete, hala nola, hirien arteko mukotortasunean, biztanleriaren zahartzean edo turismoaren erakargarritasunean eta horrek bertako biztanleen eguneroko bizitzan duen eraginean.

Maider Arosteguy eta Eneko Goia alkateek agerraldia egin dute Miarritzeko Bellevue Zentroan memoranduma sinatzeko, bi hirietako zinegotzi eta teknikarien arteko lan jardunaldia hasi baino lehen. Lan jardunaldi horretan hainbat gai jorratu dituzte lau mahaitan: Ekonomia eta Mugikortasuna, Kultura eta Komunikazioa; Turismoa eta Kongresguak eta Euskara eta Kirolak. 

Donostiako alkateak esan du, ardatz horiek guztiak ezagunak ditugun, eta aurretik lankidetza izan dugun gaiak dituztela, baina era berean, bide berriak ireki nahi dituztela adierazi du. Horren harian Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: “Gauza asko ditugu komunean eta ziur gaude esku artean ditugun erronkei eta proiektuei aurre egiteko erantzunak bion mesedetan izango dira. Hortaz, iparralde eta egoaldearen arteko lankidetza egiteko Udalak gara marko egokiena, hiritarrei erantzun zuzena ematen diegulako”.

Miarritzeko alkate Maider Arostguyk nabarmendu du iparralde eta hegoalderen arteko lankietzari bultzada bat dela. Izan ere egun hainbat administrazioaren artean dagoena indartuko du, eta bi hirien artekoa sendotuko du, bultzatuko ditugun proiektuei esker.

Lan jardunaldia

Bi delegazioen arteko lan-jardunaldia hasita, alkateek Miarritzeko aireportura joan dira, eta bertan, iparralde eta hegoaldeko hiritarrentzat onurak izango dituen lankidetza aztertu dute. Eta horrekin batera, garraio publikoan aukera berriak sortzeko – errepidez zein trenez - aukerei buruz hitz egin dute bi hirien arteko lotura hobetzeko.

Jarraian Bidarteko Teknopolorea bisita egin dute, eta bertan, teknologia parkeen arteko lankidetza izan dute hizpide. Era berean, ingurumenarekin lotura duen laborategi teknologikoa bisitatu dute.

Jarduera turistikoa aztertu dute Hotel du Palais-en instalazioetara egindako bisitan. Bi hirien arteko lankidetza turismo arloan aztertu dute, izan ere, erronka antzekoak dituzte, eta turismo jasangarriari buruzko estrategiak partekatu dituzte.

Arratsaldean, kultura izan da agendaren protagonista. Lehenik Gare du Midi-ra gerturatu dira alkateak, eta bertan, Udalen, Thierry Malandain Ballet Biarritz zentro koreografikoaren eta Victoria Eugenia Antzokiaren arteko lankidetza sinatu dute, jarduera bultzatzeko. Eta azkenik Zigor tailerra bisitatu dute. Bertan, Kepa Akixo artistarekin egoteko aukera izan dute, eta Donostian laster egingo duen erakusketari buruz hitz egin dute.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube