Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/06/05

Udalak Mari Jose Bravo oroitu du

Plaka bat jarri da Loiolako Latsari plazan, Batallón Vasco Español taldeak hil zuenetik 41 urtera
Udalak  Mari Jose Bravo oroitu du

Donostiako Udalak Mari Jose Bravoren omenez plaka bat jarri du, Batallón Vasco Españolen biktma 1980an. Honekin 12 dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jarri dituen plakak.

Ekitaldia Loiolako Latsari plazan izan da, eta beste ekitaldietan bezala, omenaldi xumea egin da. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal-taldeetako ordezkariek eta biktimaren senideek parte hartu dute.

Mari Jose Bravo 16 urteko ikasle gaztea Batallón Vasco Español taldearen eskuetan hil zen, 1980ko ekainaren 7an bortxatu eta buruan kolpe handiak jaso ondoren. Francisco Javier Rueda bere bikotea ere gogor jo zuten eta ondorio fisiko larriak izan zituen.

 Horrenbestez, Udalak hirian arrazoi politikoengatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.

Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sanz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordoñez, Francisco Martin Gonzalez eta Fernando Múgica Herzog - guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta eta Antonio Gómez - Comandos Autónomos Anticapitalistas taldeak erailak - eta Begoña Urroz Ibarrola - DRIL talde armatuak eraila -.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube