Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/04/30

Donostia “30 Hiria” izango da, eta % 63,5 bideek muga hori izango dute

Araudi berria maiatzaren 11n hartuko du indarra eta eremu periferikoagoetako bide batzuk salbuetsiko ditu
Donostia “30 Hiria” izango da, eta % 63,5 bideek muga hori izango dute

Donostia 30 Hiria izango da maiatzaren 11tik aurrera hirigune osoan, eta 30 km/h-ko abiadura muga  duten bideen kopurua % 63,5koa izango da. Horrela, batez ere bizileku diren aldeak eta bigarren mailako bideak dituzten zonetan trafikoa lasaiagoa izango da; Donostiako sarreretan, berriz, araudiak 50 km/h-ko abiaduran ibiltzeko aukera ematen du duten konfigurazioagatik.

Mugikortasuneko zinegotzi Pilar Aranak adierazi duenez, “araudi hori bat dator Udalaren planteamenduarekin, hau da, oinezkoari eta garraiobide sostengagarriei lehentasuna emango dien hiri baterantz jotzeko planteamenduarekin”.

Araudi hori Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (TZN) bultzatutako 970/2020 Errege Dekretua beteta ezarriko da. Dekretu horren helburua, besteak beste, hirietako bideetako ezbehar kopurua murriztea da.

Hala, Donostiak 30 km/h-ko abiadura muga izango du bide guztietan, garraio publikoan eragin handia dutenetan izan ezik, horien murriztapenak funtzionamendu egokiari kalte egiten badio (40 km/h-ko muga izango dute). Donostiara sartzeko bideetan muga 50 km/h-koa izango da, araudiak ezartzen duen bezala.

Araudiak onartzen dituen salbuespenen artean, Udalak 12 bide ezarri ditu, eta Dekretuko arauak ezartzen duen muga baino muga handiagoa izango dute, eta 36 bidetan, berriz, dekretatutakoa baino gutxiago.

30 Zonako mapa

Donostiako % 88,5ak, beraz, 30 km/h-ko edo gutxiagoko abiadura muga izango du; beste %  11,5, berriz, hiri barruko garraio publikoko korridore nagusien zati diren bideek edo Donostiako ardatz nagusietakoak direnek  osatuko dute, biztanleria dentsitate handiko eremuetan ez badaude:

- 30 km/h-ko muga duten bideak: Donostiako guztiak, berariaz seinalatutakoak izan ezik.

- 40 km/h-ko muga duten bideak: Garraio publikorako lehentasunezko bideak.

- 50 km/h-ko muga duten bideak: Donostiarako sartzeko bideak, batez ere bizitegitarako diren aldeetaraino. Bide horien barruan, bidetik hurbil diren ikastetxeen segurtasuna bermatzeko, 30 km/h-ko tarte batzuk salbuetsita egongo dira.

Herritarrek Geodonostia aplikazioaren bidez eskuratu ahal izango dute informazio mapa hori guztia Udalaren web orrian (https://www.donostia.eus/ataria/es/web/geodonostia). Tresna horren bidez, herritarrek Donostiako edozein kaletako abiadura muga kontsultatu ahal izango dute, bilatzailearen bidez, edo seinalatutako bide guztiak azkar eta erraz ikusi, kolore kodeen bidez, abiadura mugaren arabera. Mapan agertzen den informazio guztia, gainera, ataritik bertatik deskarga daiteke. 

Seinaleak

Donostiako sarreretan seinaleak ezarriko ditu Udalak, 30 km/h-ko muga orokorra iragartzeko oharra dutela, eta berariaz seinalatuko ditu salbuetsitako bideak, eta berriz ere gogoraraziko du muga orokorra haiek bukatzean.

Halaber, seinale berezi bat izango dute ikastetxeen segurtasuna bermatzeko beste muga duten eremuek.

Garraio publikoa

Garraio publikoa babestea da Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren dekretu berriak hiri bideak 30 km/h-ra mugatzea salbuesteko justifikazio gisa jasotzen duen baldintzetako bat, eta Mugikortasun Zuzendaritzaren lehentasunetako bat izan da mugak diseinatzerakoan.

Zuzendaritzak egindako azterketak erakutsi du Dbus-en 18 lineak ere kalte handiak jasango lituzketela abiadura muga orokor horri eutsiz gero. Ahalik eta eragin gutxien sortzeko eta zerbitzurik onena bermatzeko, araudi berria ezarri eta hurrengo asteetan lan egingo du Dbus-ek, erasanak aztertzeko eta ukitutako lineetan behar diren egokitzapenak bideratzeko.

Zehapenak

Legeak ezarritako abiadura muga ez betetzeak 100 €-tik 600 €-ra bitarteko isunak ekar ditzake, eta  gidabaimeneko 6 puntu arte galtzea, urraketaren arabera.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube