Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/04/24

Galardi Udal Haurtzaindegiak Nerea Ormaetxea andoaindarrak diseinatutako irudi berria estreinatuko du

Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak lehiaketa bat martxan ipini du Galardiren logotipo berria aukeratzeko, eta "maila tekniko handiko 13 proposamen aurkeztu dira"
Galardi Udal Haurtzaindegiak Nerea Ormaetxea andoaindarrak diseinatutako irudi berria estreinatuko du

Aspalditik ari zen aztertzen Galardiko Udal Haurtzaindegiak erreferentziazko logotipo edo irudi bat izateko beharra, andoaindarrek eta erabiltzaileek hezkuntza-azpiegiturarekin erraz identifikatzeko aukera izan zezaten. Galardiren hezkuntza-proiektuak, 0-2 urteko etapan zentratuta, ez zuen erreferentziazko irudirik familiekin harremanak aurrera eramateko. Premia handia zegoen, eta, horregatik, Hezkuntza eta Kultura Sailak lehiaketa bat jarri du abian Galardiren logotipoa diseinatzeko.

Apirilaren 19an, epaimahaiak zehatz-mehatz aztertu ahal izan zituen aurkeztutako proposamen guztiak, eta Galardiren irudi berria Nerea Ormaetxea Amiama 26 urteko andoaindarrak diseinatutakoa dela ebatzi du. Hautatutako proposamenaren izenburua "ikusi eta ikasi" da, eta geometria aldakorreko hainbat pieza koloretsu gainjartzen dira. Beraz, Ormaetxeak 350 euroko saria irabazi du. Saritutako logotipoaren jabetza, erabilera eta eskubideak Andoaingo Udalaren esku geratuko dira.

Gaur irabazlearekin bildu dira Txitxu Ruiz Hezkuntza eta Kultura zinegotzia eta Garbiñe Ochandorena eta Cristina Muñoz haurtzaindegiko arduradunak.

Ruiz zinegotziak azpimarratu duenez, "maila tekniko eta kreatibitate handiko 13 proposamen original aurkeztu dira". Lehiaketan Beterri-Aiztondoko biztanleek parte hartu dute, Andoaingo zein eskualdeko 16 urtetik gorako pertsonek. Ruizek azaldu duenez, "irudi hau haurtzaindegiak egiten dituen jarduerak identifikatzeko eta zabaltzeko erabiliko da, eta Galardi Haurreskolaren edozein euskarritan (paleria, webgunea, arropa) erabiliko da, betiere Andoaingo Udalaren logotipoa ondoan duela". Nerea Ormaetxea zoriondu du "egindako lan bikainagatik, bai logoa beraren diseinuan, eta bai gerora euskarri ezberdinetara hedatzeko egindako proposamenagatik".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube