Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/04/23

Donostiak 11 milioi euroko suspertzeko plan bat aktibatu du bereziki merkataritzan eta ostalaritzan erreparatuz

Donostia pertsonako laguntzen buruan dago biztanleko 58 eurorekin
Donostiak 11 milioi euroko suspertzeko plan bat aktibatu du bereziki merkataritzan eta ostalaritzan erreparatuz

Donostiako Ekonomia Sustapeneko zinegotzigoak hiriko Ekonomia Suspertzeko ESP 2021 Plana jarri du martxan Donostia Sustapenaren bidez. Plan horretan neurri ezberdinak jasotzen dira, 11 milioi euroko balio batekin, Covid-19 gaixotasunaren krisiak Donostiako herritarrengan sorrarazitako ekonomia-inpaktua arintzen jarraitzeko. Merkataritza eta ostalaritzaren aldeko laguntza kontsumoko bonoen sorta berri batekin (milioi 1 euro bideratuko dira horretarako), jarduera mantentzeko zuzeneko laguntzekin eta zabor eta terrazen tasetan aplikatzeko hobariekin gauzatzen da. Ia laguntza guztietan estrategikotzat jotako kolektiboentzako gehigarri bat jasotzen da: emakumeak, gazteak eta 45 urtetik gorakoak.

Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi duenez, "ekonomia suspertzea eta okerren pasatzen ari diren sektoreei laguntzea da Udalaren jarduera nagusia". Ildo horretatik, gogorarazi du Udalak hainbat neurri bultzatu dituela iaztik, zuzeneko laguntzez gain, udal tasak eta zergak ere kentzeko. Horiek ere “merkataritzari eta ostalaritzari laguntzeko neurriak dira, eta hiriarentzat ahalegin ekonomiko handia eskatzen dute, udal aurrekontuan diru sarrerak gutxitzea baitakarte". Goiak adierazi du Udalak argi duela "ekonomiaren eragile sustatzaile eta suspertzaile gisa" duen eginkizuna. Horretarako, plan integrala diseinatu du, zuzeneko eta zeharkako laguntzak konbinatzen dituena, bai eta jarduera sortzen duten eta enplegua sortzen duten inbertsioak erakartzen dituzten beste neurri batzuk ere". Alkateak adierazi du garrantzitsua dela botere publikoen jarduera, baina baita gizarte zibilaren inplikazioa ere. Horregatik, kontsumorako bonuak bezalako ekintzak nabarmendu ditu, baliabide publiko eta pribatuen mobilizazioa sustatzen dutenak gure ekonomiako sektore zigortuenei laguntzeko.

Ekonomia Sustapeneko zinegotziaren, Marisol Garmendiaren, esanetan “% 10etik gertuko langabezia-tasa batekin, Donostia ekonomiaren suspertzea bultzatzen eta enplegua sortzen jarraitzea erabateko lehentasuna izaten jarraitzen du, bereziki tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan. Horietara 3,2 milioi bideratzen ditugu zuzeneko laguntzetan eta auzo guztietarako kontsumo-bonoetan. 45 urtetik gorako langabe berriek, merkataritzaren, ostalaritzaren eta zaintzen sektorean beren enpleguak galdutako emakumeek eta gazteek dituzten zailtasunez jabetzen gara. Horregatik, kolektibo horiei begira jarriko gara zeharo, horiek zuzenean kontratatzeko laguntzak planteatuz, trebetasun digital eta enpleguko habia berritan horiek prestatuz eta proiektu berritzaileak abiaraztea ere bultzatuz. Ekintzailetzari emateko laguntzaz eta berrikuntzaren aldeko apustuaz, ekonomiaren digitalizazioaz eta tokiko enplegua eta talentua bertan gelditzea lortzen ari den enpresa-ekosistemarekin garatzeko elkarlana ahantzi gabe.

1.- Enplegua - 3,5 milioi euro

Langabezian diren pertsonen arreta eta orientazio zerbitzua mantendu egiten da, zerbitzuen digitalizazioari esker hobetuta, eta lana suspertzeko zerbitzua sendotu egiten da, 45 urtetik gorakoei eta emakumeei bereziki erreparatuz. Kontrataziorako eta enpleguaren sustapenerako laguntzen programa orokorrak egongo dira Lanbiderekin lankidetzan, langile kualifikatuak kontratatu eta erakartzeko programak ahantzi gabe. Gazteen langabezia arintzeko nazioarteko mugikortasuneko programek indarrean jarraituko dute eta Gazteen Talentu Azoka bat antolatuko da, kolektibo hori lan-aukerekin konektatzeko xedez.

2.- Merkataritza eta ostalaritza - 4,1 milioi euro

Jarduera mantentzen laguntzen duten zuzeneko laguntza ekonomikoak ezartzen dira, milioi 1 euroko balioa duten erosketa-bonoen kanpaina berri baten bidezko kontsumorako pizgarri berriekin batera, ekainetik aurrera aktibatuko dena. Sektore horietan digitalizaziora bultzatzera bideratutako ekintza eta baliabide ezberdinak integratzeko aukera emango duen DSSMarketPlaza plataforma berria abiatzea funtsezkoa izango da. Gainera, zabor eta terrazen tasetarako hobari bat jasotzen da merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreari begira, milioi 1 euroko balioarekin (bigarren hiruhilekoaren amaiera bitartekoa, ondoren pandemiaren bilakaera aztertuz balizko luzapenak aztertzeko).

3.- Ekintzailetza – 715.000 euro

Bide telematiko berrien bidezko arreta orokorrerako zerbitzua eta enpresa berriak eratzeko laguntzak ere mantendu egiten dira, izapideak eta ordainketak sinplifikatuta, eta hiriaren berrikuntzari begirako bio-osasuna, adimen artifiziala edota industria 4.0. etorkizuneko sektoreak kontuan izaten dira.

4.- Enpresak – 975.000 euro

Enpresa-proiektu berritzaileetarako laguntza ekonomikoak eta transferentzia teknologiko bonoak mantendu egiten dira, azken urteotan sendotu egin direnak, eta tokiko ikerketa-zentroekin lankidetzarako ildo argi bat planteatzen da.

5.- Hiriko erronkak – 100.000 euro

Hezkuntza plataformaren inguruan Berrikuntzaren Astea, gizarte-eraldaketarako proiektuen laguntzak, ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzak eta emakumeak zientziaren eta berrikuntzaren esparrutan betetzen duen zeregina ikustaraztearen aldeko apustua artikulatzen dira.

Gainera, Udaletik kaltetutako sektoreak laguntzeko bestelako neurriak artikulatzen dira

Gizarte izaerako programa zehatzak - 1,54 milioi euro

Etxerik gabeko pertsonen elikadura-premiei erantzuteko programak, gizarte-larrialdiko laguntzak, lan partekatuaren planerako laguntzak eta Uba aterpetxearen erabilpena jasotzen dira.

Emakumearentzako laguntza zehatzak programa ezberdinetan

ESP 2021 planean krisiaren aurrean emakumeak bizi duen egoerari arreta berezia eskaintzen zaio. Horregatik, programa askotan kolektibo horretara zuzendutako gehigarri ekonomiko bat ezartzen da, kontratazioari zein enpresak sortu eta mantentzeari begira. Era berean, emakumeei zuzendutako laneko prestakuntza eta aktibazio programa zehatzak jasotzen dira.

  • Bazterkeria-arriskuan diren emakumeei begirako enpleguaren sustapena
  • Emakumeen kontrataziorako laguntzak (Lanbide)
  • Emakumeentzako merkataritza eta ostalaritza jarduera mantentzeko laguntzak.
  • Emakumeen enpresa berriak sortu edota sendotzeko laguntzak.
  • Emakumeak zientziaren eta berrikuntzaren esparruetan betetzen duen zeregina ikusaraztearen aldeko apustua.

45 urtetik gorakoentzako laguntza zehatzak programa ezberdinetan

45 urtetik gorako pertsonak ere arreta bereziz begiratu beharreko beste talde bat dira. Programa askotan mesede egiten dien gehigarri ekonomiko bat ezartzen da

  • Enpleguaren sustapena.
  • Kontrataziorako laguntzak.
  • Lana suspertu eta orientatzeko programa.
  • Enpresa berriak sortzeko laguntzak.

Pertsona gazteentzako programa zehatz eta zeharkakoak

Gazteen kolektiboari zail zaio lan-merkatuan sartzea eta neurri ezberdinekin zailtasun hori zuzentzeko ahalegina egiten da:

  • Nazioarteko mugikortasuneko programa.
  • Enpresekin konektatzeko Gazteen Talentu Azoka. 

PERTSONAKO INBERTSIOA

2021ean ESP planerako aurreikusitako inbertsioa 11 milioi eurokoa da. Horrek biztanleko 58 euroko ekarpena dakar. Hurrengo taulan beste hiri batzuetako ekarpenekiko alderaketa bat ezartzen da.

ESP 2020 DATUAK

Donostiako Udalak 6,2 milioi euro bideratu zituen iaz pandemiak eragindako krisiaren eraginak arintzeko merkataritza eta ostalaritzara bideratutako laguntzetara. 3,2 milioi zuzeneko laguntzetarako eta merkataritza eta ostalaritza laguntzeko 180.000 bonoetarako izan ziren. Hiriko 2.000 establezimenduk laguntzen onura jaso zuten, horietako % 41 ekialdean kokatuak. 739 lanpostu sortzea lortu zen eta ia 9.000 enplegu sendotu ziren Donostia Sustapenak txertatutako laguntza-ildo ezberdinei esker. Bestalde, 2.000 emakume inguru izan ziren neurri horien onuradun.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube