Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/04/16

EAJ-PNVk trenbidegunea bere osotasunean aztertzea lortu eta ahalbidetu du

Udal gobernuak lidertza hartu eta lehenbailehen hasi behar du Sustapen Ministerioarekin Topoa ADIFeko trenbideetara eramateko hitz egiten
EAJ-PNVk trenbidegunea bere osotasunean aztertzea lortu eta ahalbidetu du

EAJ-PNVtik hainbat urte daramatzagu trenbide eremu osoaren azterketa globala eskatzen. Anbizio handiagoko proiektu bat aztertu beharko litzakeela azpimarratu dugu askotan; besteak beste, gunean dauden metro karratu guztiak, topoaren integrazioa eta Ventasetik Plaiaundirako korridore berdea kontuan eduki beharko lituzkeena. Urteotan egin ditugun eskaerak eta gero, azkenik, joan den asteburuan, udal gobernuak iragarri zuen laster jarriko zela abian espazio horren guztiaren antolamenduaren azterketa, gure taldeak eskatu bezala.

Esan bezala, urteak daramatzagu bide honetan lanean, Via Iruni hobekuntza proposamenak formalki eta informalki egiten, osoko bilkuretan, bileretan edo prentsaurrekoetan.

Urrutira joan gabe, gure taldeak, 2020ko urtarrileko osoko bilkuran, beharrezko azterketa teknikoak eta ekonomikoak egitea proposatu zuen, Via Irun trenbide eremu osoa ikuspegi orokorretik garatu ahal izateko. Eta, horrela, gure hiriaren batasuna hobetzeko aukera edukiko genuke; bide konexio berriak eskainiz, trenbide ustiapenerako beharrezkoak ez diren eremuak berreskuratuz, eta Adifek dituen trenbideetan Topoa integratuz, besteak beste. Proposamen hau, gainera, 2011n Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Sustapen Ministerioak sinatutako erakundeen arteko protokoloak babesten du. Hala ba, negoziazio neketsu bat izan ondoren, udal gobernuak aurrera pauso hau onartzea lortu genuen.

Via Irun proiektua aurkeztu zen lehen unetik, gure taldeak, proiektua osatu gabe zegoela ikusi zuen. Anbizio gutxiko planteamendua zuena. Eta Irunek etorkizunerako planak behar ditu, haratago doazenak eta ez alor txikitxo baten eraldaketarekin konformatzen direnak. Azken batean, gure hiriari merezi duena eskainiko dion plan bat defendatu dugu hasieratik. Hamarkadetan gure begi-bistan izan den eta berarekin bizi izan garen arrakala ahalik eta gehien desagerraraztea helburu duena.

Izan ere, EAJ-PNVtik Irun eraldatuko duen proiektu batekin amesten dugu. Urteetan alde batera utzi den trenbide gunea berrezarriko duena eta gure hiria zatitzen duen arraila ezabatuko duena. Abangoardiako hirigune bat nahi dugu, guztiok harro senti gaitezen. Ez dugu, eraldaketa aurrekaria gaitzetsiko duen birsorkuntza txiki bat nahi. Ezer gutxirako balio du lehenik eremu txiki bat aurreikusteak, planteamendu oso bat eduki gabe. Eta hori guztia egiteko, udal gobernuak apustu irmoa egin behar du trenbide espazioaren berroneratze osoaren alde.

Hori dela eta, Via Irunen proiektuaren bitartez eta gure hiriaren erdigunean espazio libre, berde eta trenbide arrakalarik gabeko bat sortzeko urratsak eman ahal izateko, EAJ-PNVtik beharrezkotzat jotzen dugu, gobernuak lidergoa hartzea eta lehenbailehen Adif (gobernu zentralaren Sustapen Ministerioa) erakundearekin negoziatzen hastea, Topoa Adifen trenbideetara lekualdatzeko planteamendua egia bihur dadin. Gure etorkizuna behar bezala diseinatu ahal izateko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube