Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/04/13

Elgoibarko Udalak eta Debemen Debabarreneko Landa Garapenerako elkarteak 2021erako lankidetza hitzarmena sinatu dute

Udalak 54.905 euroko laguntza emango dio elkarteari, udaleko hirigintza, kultura eta sustapen ekonomiaren sailetik bideratuta, urtean zehar herrian egiten diren nekazaritza eta abeltzaintza feriak bultzatzeko eta baserri bideetako arekak garbitu eta sasiak mozteko lanak egiteko.
Elgoibarko Udalak eta Debemen Debabarreneko Landa Garapenerako elkarteak 2021erako lankidetza hitzarmena sinatu dute

Elgoibarko Udalak 2021erako lankidetza hitzarmena sinatu berri du Debemen Debabarreneko Landa Garapenerako elkartearekin. Aipatu elkartea 1991n sortutako Debabarreneko landa-garapenerako elkartea da eta helburu du landa eremuetako biztanleen bizi kalitatea hobetzea, horretarako arlo desberdinetan lan eginez.

Gauzak horrela, hitzarmen honen bitartez, udalak landa inguruarekin eta Elgoibarren urtean zehar egiten diren nekazaritza eta abeltzaintza feriekin zerikusia duten hainbat jarduera egiteko laguntza emango dio elkarteari, baita baserri bideetako arekak garbitzeko eta bide ertzetako sasiak mozteko ere. Horrekin batera, Debemeneko bazkide gisa, Udalak elkarteari egin beharreko 2021eko ekarpena adostu dute.

Diru-laguntza zuzenei dagokienean, Udalak hirigintza, kultura eta sustapen ekonomiaren sailetik 54.905 euro bideratuko ditu elkartera. Bertatik 30.800 euro urtean zehar Elgoibarren egiten diren eta BASERRIKOA ekimenaren barnean kokatzen diren nekazaritza eta abeltzaintza ferietara bideratuko dira, hilabeteroko ferietara edo Trinitate jaietako larunbateko Nekazaritza eta Abelntzaintza Feriara, besteak beste.

Era berean, gainerako 24.105 euroak baserri bideetako arekak garbitzera eta bide ertzetako sasiak mozteko lanetara bideratuko dira.

Bestalde, Debemeneko bazkide gisa, Udalak 2021ean 25.865 euroko ekarpena egingo dio elkarteari honek Elgoibarren zein bailara mailan egiten duen jarduna balioan jarri eta indartzen jarraitzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube