Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/03/26

Aiako Udalak ostalaritza, ostatu turistikoak eta merkataritza laguntzeko 400 eta 1.200 euro arteko dirulaguntza zuzenak emango ditu

Bestalde, Covid-19aren aurrean egin beharreko inbertsioak burutzeko laguntza eskatzeko epea maiatzaren 31a bitarte luzatu da. Laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako jarduketaren aurrekontuaren % 100 artekoa izango da, gehienez, 2.000 euro.
Aiako Udalak ostalaritza, ostatu turistikoak eta merkataritza laguntzeko 400 eta 1.200 euro arteko dirulaguntza zuzenak emango ditu

Aiako Udalak ostalaritza, ostatu turistikoak eta merkataritza laguntzeko Suspertze Plana jarri du abian. 2020an hartutako babes-neurrien jarraipena da: Covid-19aren aurrean ostatuek egin beharreko  inbertsioak lagundu ziren, eta hainbat tasa eta zergetan hobariak ezarri.

Horri jarraiki, eta Covid-19aren pandemia oraindik ostalaritza, merkataritza eta ostatu turistikoengan gogor eragiten ari dela kontuan harturik, bereziki mugikortasun mugen eta ordutegi zein aforo murrizketak, Udalak sektore hauei zuzenduriko diru-laguntza zuzenak jarriko ditu abian.

Horretarako, 2021eko aurrekontuan Udal Gobernuak 10.000 euroko poltsa sortu zuen, eta orain, 15.000 euro gehiago txertatuko dizkio herriko ehun ekonomikoa babesteko. Guztira, 25.000€.

Nekane Arrizabalaga alkateak nabarmendu du “herriko ehun ekonomikoa babestea dugu helburua. Neurri murriztaile gehienek ostalaritza eta ostatuei eragin diete, baita merkataritzari ere itxialdian. Diru-laguntza hauekin negozio bat duten herritarren alboan nahi dugu egon, babestu, tokiko jarduera sustatu nahiz suspertu eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantendu, Covid-19 edo koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko”.

Alkateak berretsi du laguntza hau Gipuzkoako Foru Aldundiak zein Eusko Jaurlaritzak abian jarritako dirulaguntzekin osagarria dela: “Informazio guztia helarazi diogu herriko ehun ekonomikoari. Laguntzeko gaude, eta tramitazioa ahalik eta errazena izatea lehenetsi dugu. Elkar babestu behar gara eta Covid-19aren ondorengo normaltasun egoera berri horren aurrean prest egon eta bat eginik egin aurre. Bidelagun gara”.

Laguntza zuzenak 400€ eta 1.200€ artekoak izango dira aktibitateko. Sektorearen arabera:

Ostalaritza, 2020ko otsailaren 29ko dataz kontratatu zituen langile guztien lan orduak kontuan hartuko dira:

  • 0 eta 40 lan ordu/hileko: 400€
  • 40 eta 80 lan ordu/hileko: 700€
  • 80 eta 120 lan ordu/hileko: 900€
  • lan ordu/hileko baino gehiago: 1.200€

Ostatu turistikoak, 2020ko otsailean zuten bezero kopuru mugaren arabera:

  • 0-10 pertsona bitartekoa: 200€
  • 11-20 pertsona bitartekoa: 400€
  • 20 pertsona baino gehiago: 600€

Merkataritzan, 2020ean denbora batean bada ere, itxita egotera behartuta egon ziren negozioak: 400€.

Nahiz eta titularra bat izan, aukera izango du arlo desberdineko diru laguntza eskatzea. Laguntzak lehiarik gabeko konkurrentzia prozedura erabiliz emango dira aipatu baremoak kontuan hartuta.

Eskaerak aurkezteko epea, martxoaren 29tik apirilaren 30a bitartean irekiko da, biak barne. Eskaerak harrera@aia.eus helbide elektronikora edo erregistro elektroniko bidez ere aurkeztu daiteke.

Covid-19aren aurrean egin beharreko inbertsioak burutzeko laguntza eskatzeko epea maiatzaren 31a bitarte luzatu da

Aiako merkataritza eta ostalaritza sektoreetan beharrezko inbertsioak egitea, ekipamenduak jartzea eta inbertsio horiek bideratzeko ikerketak egitea du jomuga, jarduera ekonomikoak Covid-19ari aurre egiteko prestatze aldera. Eskaera epea maiatzaren 31a bitarte luzatu du Aiako Udalak.

Ekimen honetan jasotzen diren diru-laguntzetarako 13.781 € esleitu ditu udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioa du.

Diruz lagundu ahal izango dira inbertsioak eta ekipamenduak, baita inbertsioak gauzatzeko azterketak ere, jarduera ekonomikoak Covid-19 edo koronabirusari aurre egiteko prestatzera bideratuak badaude. Besteak beste, honako hauek izango dira: Lokalak eta laneko moduak egokitzea, segurtasun eta osasunaren irizpideak/protokoloak betetze aldera, merkataritza edo ostalaritza-lokalak moldatzeko inbertsioak eta ekipamendua, edota bezeroekin eta erakunde hornitzaileekin harreman berriak antolatze aldera laneko moduak egokitzeko inbertsioak eta ekipamenduak.

Diruz lagundu ahal izateko, proiektuen onartutako gutxieneko inbertsio-zenbatekoa 50,00 € izango da establezimendu bakoitzeko eta gehieneko gastua, berriz, 2.000 eurokoa.

Dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako jarduketaren aurrekontuaren % 100 artekoa izango da, eta diruz lagun daitekeen gastua, gehienez, 2.000 eurokoa izango da establezimendu bakoitzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube