Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Martxoak 8
Eider Mendoza bozeramaileak erreferentzia egin dio datorren astelehenean, martxoak 8, ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunari. “Egun honek testuinguru egokia eskaintzen digu berdintasunaren bidean egindako lorpenak aztertzeko, baita egiteko dagoen guztia azaleratzeko ere. Aldi berean, gure gizartearen bilakaeran arrastoa utzi duten emakumeen jarduna gogoratzeko abagunea da; haien adorea, jakintza eta determinazioa aitortzeko unea”, esan du foru arduradunak.
Eta horixe da hain zuzen ere Gipuzkoako Foru Aldundiak aurtengorako proposatuko duena: gaurko eta etorkizuneko belaunaldien “eredu” izan daitezen, gizartean arrastoa utzi duten emakumezko aitzindarien ekarpena gizarteratzeko konpromisoa hartu du foru erakundeak. “Horretarako, Gipuzkoako zortzi emakume aitzindariren omenez egingo dugun erakusketa jarriko da jauregiaren arkupetan. Honi lotuta, Elbira Zipitriaren omenezko plaka inauguratuko dugu foru Jauregiko Patio Aretoan”, aurreratu du.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


