Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/02/19

EAJ-PNVk Irundarrei laguntzeko dauden baliabide ekonomiko guztiak aprobetxatzea proposatu du

63 proposamen aurkezten ditugu 3.000.000 euroren truke, gobernuaren 2021eko aurrekontua osatzen eta indartzen dutenak
EAJ-PNVk Irundarrei laguntzeko dauden baliabide ekonomiko guztiak aprobetxatzea proposatu du

Aurrekontua ezinbestekoa da administrazio publikoentzat. Politika publikoak antolatzeko tresna nagusia da hau, zer baliabide ditugun kuantifikatzeko erabiltzen duguna eta baliabide horiek zertara bideratuko ditugun zehazten dituena. Aurrekontu araudiaren ondorioz, urte asko daramatzagu aurrekontu publiko oso mugatuekin. Baina aurten arau esparru berri bat dugu, eta hau aprobetxatu beharra dugu. Baimenduta dugun gastu eta inbertsio ahalmen guztia erabili behar du udalak. Are gehiago aurrekontu honek, Irunen orainean eta etorkizunean eragina izan dezakeenean.

Iaz bizi genuen eta gaur egun ere bizi dugun pandemiak aldaketa nabarmenak eragin ditu gure bizitzetan baita gure hiriko egoera ekonomikoan ere. Egoera honen aurrean, erakunde eta udalen zeregina funtsezkoa izaten ari da. Gure taldeak, EAJ-PNVk, gure herritarren oinarrizko premiei erantzuteko eta bertako familiei laguntzeko garaia dela uste du. Krisialdi honi aurre egin behar diogu eta egoera honetatik are batuago irten. 2021eko aurrekontu hau lehen "COVID" aurrekontua izango da, pandemiaren ondorioei aurre egiteko aukera emango diguna eta etorkizuneko Irungo oinarriak ezarriko dituena.

Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVtik uste dugu eskura ditugun baliabide guztiak mobilizatu behar ditugula. Publikoaren garaia da, erabateko apustua egiteko unea. Hala ahalik eta irundar gehienari laguntzeko. Ez dugu uste erdizka geratu behar dugunik, gure ahalegin eta ahalbide guztiak martxan jarri behar ditugu. Herrialdeko erakunde nagusiak egiten ari direnarekin bat egin behar dugu: Eusko Jaurlaritza, Aldundiak, beste udaletxe batzuk. Ez du ezertarako balio zerbait esateak, gero hau praktikan jartzen ez bada.

Horregatik, gobernuaren aurrekontu proiektua aztertu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendutako defizitaren zati handi bat, 2,9 milioi euro, erabili gabe uzten direla ikusi dugu. Hori kontuan izanik, gobernuaren proiektua osatzen duten eta erabili gabeko defizit horren ahalmenarekin finantzatzen diren 63 zuzenketa aurkeztu ditugu. Hau da, gobernuak aurkeztutako proiektua 3 milioi eurotan osatzea proposatzen dugu, ez dugu honen aurka joan nahi noski. Pandemiaren hasieratik geure burua laguntzeko eskaini genuen, horrela egin genuen eta horrela egiten dugu orain ere. Gobernuari eta herritarrei ezagutzera eman dizkiegun ekimen, proposamen edo hobekuntza guztiak beti izan dira irundarren egoera hobetzeko. Irunek haratagoko apustua behar du, udalak eskura dituen baliabide guztiak erabiltzea behar du.

Hau da, benetan garrantzitsua: Udalari baimentzen zaizkion baliabide guztiak aktibatzeaz ari garela, gehien behar dutenei laguntza gehiago eta hobeak eskaintzeko, hori baita une honetan garrantzitsuena. Planteamendu horrek ez dio Udalari zorpetze berririk ekarriko, izan ere, proposatzen dugun gehikuntza orain dela egun batzuk kobratu dugun 2,6 milioi euroko foru funtsaren likidazioak betetzen du.

Gure proposamenen bidez, gobernuaren proiektua indartu nahi dugu. Pandemiaren ondorioei aurre egiteko eta etorkizuneko Irun prestatzeko laguntza sorta bat aurkeztu dugu.

Gure taldearen, EAJ-PNVren, helburua Iruni ahalik eta laguntza gehien eskaintzea da, egungo kalteak arintzeko. Etorkizun oparoagoa izateko behar diren ekimenak abiaraztea ezinbestekoa iruditzen zaigu, hala irundarrak hobeto bizi daitezen.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube