Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/02/04

Santano gezurretan ari da EAJ-PNVren beldur delako

Ez ditugu irainak eta gezurrak onartzen, eta gure taldeak duen oposizio eraikitzailearen funtzioa berresten dugu. Ez dute ez proposamenik ez kritikarik onartzen, hauek oso demokratikoak izan arren.
Santano gezurretan ari da EAJ-PNVren beldur delako

Joan den asteartean, gobernu sozialistak berriro ikustarazi zuen, ez dutela kritikarik onartzen hauek guztiz legitimoak izan arren. Oposizioaren proposamen eta kritika eraikitzaileen aurrean, Irun hobetzea beste helbururik ez dutenak, gezur eta engainu nabarmenez erantzun dute. Zer da nahi dutena? Esaerak dioen bezala, norbaitek duen defentsa bakarra gezurra denean, bere ahulezia eta beldurra uzten ditu agerian.

Ezin da esan adierazpenen mailak harritu gaituenik, zoritxarrez, aspalditik ezagutzen baitugu udal gobernu honen izaera. Hala ere, publikoki adierazitako hitzak ez ditugu onargarritzat jotzen. Prepotentzia eta agintekeriaren abusua iturri dituen erantzuna. Inolako kontsideraziorik gabekoa, ez gure alderdiari, baizik eta ordezkatzen ditugun 7.000 irundarren eta gainerako herritarren aurka egindako adierazpenak dira hauek.

Gobernuak nahiko lukeena oposizio eraginkorrik ez izatea da, ez zaio interesatzen beste talde politiko batzuek ideiak, ekimenak eta proposamenak izatea. Udal gobernuak oposizio otzana nahi du, proposamenik eta kritikarik gabekoa. Santano eta bere gobernuak, proposamen onak onartu eta indarrak batu beharrean, faltsukeriak asmatzea erabaki du. Non dago erantzukizuna? Politikan denak ez du balio. Irunek oraindik erantzunik ez duten premia handiak ditu. Baina badirudi gobernuak nahiago duela bere denbora engainatzen eman.

Beraiek diotenez "EAJ-PNVri dena gaizki iruditzen zaio, ezer ez zaigu gustatzen eta beti esaten dugu inoiz aurkezten ez dugun alternatiba bat dugula". Are gehiago, "lan instituzionaletik aldendu garela" ere badiote. Edonola ere, egin ditugun proposamen, iradokizun eta hobekuntza guztiak, komunikabideetan azaltzeaz gain, aldez aurretik jakinarazitakoak, erregistratutakoak edo erakunde-mahaietan azaldutakoak izan dira. Hobetzeko proposamenak eratzea gure DNAn dago. Gure ibilbidea errepasatu besterik ez dago. Dozenaka proposamen. Besteak beste:

Istillagako Emakumeen Etxea Ikust Alaian kokatu beharrean, gobernuak proposatu bezala, Istillagan kokatzea. Lehen kokalekuak gatazka sortzen baitzuen Erdialdeko Auzo Elkatearekin. Proposamen hori zuzenean jakinarazi genion Berdintasuneko ordezkariari.

Bidasoa Irunen barneratzea, irundarrek behingoz naturaren onura guztiez gozatzeko aukera izan dezaten. Ideia hau azaroaren 20an aurkeztu genuen Bozeramaileen Batzordean, eta gobernuak baztertu egin zuen, aztertu ere egin gabe. Bidegorria Kolon pasealekutik eta Nafarroa hiribidetik, aldez aurretik jakinarazitako eta erregistratutako proposamenak.

Irungo merkataritzarako, ostalaritzarako eta kulturarako laguntzak hobetzea. Beti babestu ditugu gai hauen inguruan hartutako erabakiak, baina, era berean, gehiagora joan nahi izan dugu. Sektore horiek gehien erasandako sektoreak izanik, beti eutsi diogu maximoetara joateko beharrari.

Zein handitasun eta nagusitasun puntutaraino irits daiteke bat halako gezurretan aritzeko? Alkateak eta bere gobernuak, urte asko daramatzate boterean ezarrita, eta hain ohitura txarrak dituzte barneratuta, ez direla gai besteen ideia onak onartzeko. Defentsa gisa engainura jotzen duen gobernua da, freskotasunik gabea, agortua eta ideia berririk gabea. Dena EAJ-PNVri dioten beldurragatik eta Santanoren kontrol ezagatik.

Alternatiba gara, eta dagoeneko aurkeztu ditugun proposamen ilusionagarriak ditugu, baita datozen hilabeteetan aurkeztuko ditugun beste hainbat ere. Eta argi geratu dadila, hauek Osoko Bilkuran, erregistroan, zuzenean edo komunikabideetan aurkeztuko ditugu, beti bezala. Izan ere, herritarrek gardentasuna behar dute, eta Irun haratago joan daitekeela jakitea merezi du.

Alkateak eta bere gobernua iraganean geratzen badira, politika zaharrean ainguratuta, liskar hutsaletan, beren hautua da, ez gurea. Gure taldeak aurrera begiratzearen eta indarrak batzearen alde egiten du, orain inoiz baina gehiago pairatzen ari garen krisi hau gainditzeko. Oposizioko talde gisa, ekarpen positiboak egiteko eta gure ustez ondo egiten ez dena kritikatzeko gaude. Beraz, gobernuari gure oposizio lanari errespetu demokratikoa izatea eskatzen diogu. Ez dugu beste irainik onartuko, engainuak eta indarkeriazko erretorikak alde batera utzi eta gure hiriaren alde lan egiteko momentua da. Gezur gutxiago, Irun gehiago.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube