Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/02/03

Donostiako Udalak 2020 eta 2021eko aurrekontuetako 79 milioi euroko inbertsioak kudeatuko ditu

Donostiako Udalak 397.387.617 euroko aurrekontu kontsolidatua izango du, hain zuzen ere, 2020ko aurrekontua baino %8,1 gutxiago, osasun-larrialdiaren ondorioz izandako diru-sarreren murrizketa dela-eta.Gizarte-babesa eta sustapenarekin lotura duten aurrekontu-sailak %4,9 handitu dira, eta guztira, 33,4 milioi euro dira
Donostiako Udalak 2020 eta 2021eko aurrekontuetako 79 milioi euroko inbertsioak kudeatuko ditu

Udal gobernuak 2021eko aurrekontu proiektuaren zirriborroa aurkeztu du. COVID-.19aren osasun-larrialdiak eragindako egoerak behartu du Udal gobernua epeak aldatzera eta aurrekontu-proiektua urtea hasita aurkeztera. 

Eneko Goia alkateak adierazi du, 2020.urtea zalantza handiko urtea izan dela, eta besteak beste, aurrekontua ia baliogabetu zuela, izan ere, COVID-19ak eragindako egoerari eta gizarte- zein ekonomia-ondorioei aurre egiteko neurriak lehenetsi behar izan ziren. Hortaz, 2021eko aurrekontuaren helburua da pauso sendoak ematen jarraitzea egoerari aurre egiteko, eta aldi berean, hiriko etorkizunari heltzen jarraitzea.  

Donostiako alkate Eneko Goiak, Ogasun eta Finantzetako ziengotzi Jaime Dominguez-Macayak eta Proiektu eta Obretako zinegotzi Marisol Garmendiak aurkeztu dituzte aurrekontu-proiektuaren zirriborroaren ildo nagusiak. Aurrekontu-proiktua bihar onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak eta, jarraian, Ogasun batzordean aurkeztuko da.

Donostiako Udaleko 2021eko aurrekontu kontsolidatua (udal entitate eta sozietateak barne) 2020koa baino %8,1 txikiagoa izango da, eta guztira, 397.387.617 eurokoa izango da.

Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu du jaitsieraren arrazioa: “COVID-19aren osasun-larrialdiak eragindako egoera konomikoak Udalaren diru-sarrerak nabarmen gutxitu ditu”.

Hala, Donostiako Udalaren diru-sarrerak 2020an aurreikusitakoa baino 35 milioi euro gutxiagokoak izan dira. Udalak Finantziatzeko Foru Funtsatik (FOFIM delakoa) 10 milioi euro gutxiago jaso ditu, Udalak 5,3 milioi euroko ekarpen berezia egin beharko dio Dbusi konpainiak izan duen diru-sarrera txikiagoagatik, Donostia Kulturakoak 2,3 milioi eurokoak – bereziki sarrera salmenta txikiagoa dela-eta -, eta Turismo edota Sustapen sozietateen diru sarrerak 430.000 euro eta 340.000 euro murriztu dira.

Gainera, Anoeta Kiroldegiaren aurrekontua 6,3 milioi eurotan gutxitu da – 700.000 euroko aurrekontua du 2021ean – Estadioaren lanen amaiera dela-eta, eta Donostiako Etxegintzaren aurrekontua 7 milioi euro txkiagoa izango da 2021ean, Eusko Jaurlaritzatik mailegu eta diru-laguntza gutxiago jasoko dituelako, izan ere, aurten etorkizuneko proiektuak prestatzen joan da.

Gastu arruntak ere behera egingo du, Udalak bere mendeko sozietate eta entitateei egin beharko dien %4ko ekarpen bereziagati (Dbus, Etxegintza, Sustapena, etabar)

Hori guztian kontuan hartuta, 2021eko aurrekontuak Udalaren ekonomia-jasangarritasuna mantenduko du, eta beraz, sor daitezkeen aurreikusigabeko gastuei aurre egin ahal izango die, eta hiritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea bermatu ahal izango du.

Garapen Ekonomikoko zinegotzi Marisol Garmediak esan du, 2021eko aurrekontuen proiektua soziala dela, eta gizarte zerbitzuak indartzeaz gain, azpimarra egiten duela lehentasuna eskatzen duten bi arlo esanguratsutan: ekonomiaren suspertzea eta enplegua, eta aldaketa klimatikoaren aurkako borroka ingurumen jasangarriaren bitartez.

Hortaz, gaineratu du, Donostiako Sustapenak Ekonomia Suspertzeko Plan berri bat martxan jarriko duela , hiriko ekonomia indartzeko, eta bereziki, osasun krisiak sortutako egoeraren ondorioak gehien pariartzen ari diren sektoreak, hots, saltokiak eta ostalaritza. Izan ere, enpleguan eragina du, batez ere 25 eta 45 urte arteko enpleguan.

Ekologia zinegotzi bezala honakoa azpimarratu du: “Udalak inbertsio handia egingo du energia berriztagarrietan, energia eraginkortasuna hobetzeko neurrietan, eta bioaniztasunean CO2 isuriak gutxitzeko eta Donostia jasangarriago bat lortzeko, hain zuzen ere, oinezkoentzat gune handiagoak, hondakinen birziklatze handiagoa eta mugikortasn ekologiko handiagoa izango duen hiria lortzeko.

Gizarte gastua

Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak azpimarratu du, 2021eko aurrekontu proiektua egin dela babes handiagoa emateko gehien behar dutenei, eta beti, inor atzean utzi gabe.

Hortaz, gizarte-babesa eta sustapenarekin lotura duten aurrekontu-sailak %4,9 handituko dira, eta guztira, 33,4 milioi euro egongo dira, hau da, 2020ko aurrekontuan baino 1,5 milioi euro gehiago.

Horiek horrela, azpimarratu behar da, inbertsioen atalean Villa Salia egokitzeko milioi bat euro aurreikusi direla, bertan hainbat zerbitzu hartzeko, besteak beste, Hestia zentroa.

Hiri proiektuak

Inbertsioei buruz, Jaime Dominguez-Macayak honakoa esan du: “Diru-sarreren jaitsierak Udalaren inbertsiorako gaitasuna murriztu du. Dena dela, 39 milioi euro izango ditugu 2021ean hainbat proiektu egiteko”.

Horren harian, aurrekontu-proiektuak 102 aurrekontu-sail ditu hiriako azpiegituratan hobekuntzak egiten jarraitzeko.

Horrenbestez, udal-ekipamenduetan hainbat inbertsio egitea aurreikusiitaa dago,  besteak beste, 1,3 milioi euro udal artxiboaren digitalizazioa egiteko – gogoan izan, udal artxiboak egoitza berria irekiko duela aurten Blas de Otero plazan –; 300.000 euro turismo bulegoa Udaletxearen eraikinean jartzeko; 145.000 euro Udaletxearen eraikina zaharberritzeko; 20.000 euro Emakumeen Etxean mantentze-lanak egiteko; edo 80.000 euro Anoetako Haurtxoko eta Gaztelekuaren instalazioak osatzeko.

Aurrekontu proiektuak, halaber, hainbat inbertsio aurreikusten ditu mugikortasun eta hainbat bidetan hobekuntzak egiteko: Autobus Elektriko Adimentsuaren proiektua egiteko eta martxan jartzeko (413.000 euro); eskailera mekanikoak konpontzeko  (50.000 euro); Garberako biribilgunearen inguruko bideak hobetzeko  (152.000 euro); San Martin eta Zubieta kaleen norabidea aldatzeko proiektua egiteko (160.000 euro); Ulia pasealekuko 124-126-128 galtzada egonkortzeko (150.000 euro); Pikabea eta  Harria parkearen arteko bidea egiteko (360.000 euro); edo Morlanseko igogailuaren inguruko urbanizazioalans (400.000 euro)

Gainera, aurrekontu-proiektuak martxan dauden hainbat proiekturekin jarraitzeko hainbat aurrekontu-sail jasotzen ditu: Astiñeneko zubia (497.000 euro); Eskusaitzetako urbanizazioa (1.000.000 euro); Añorga bulebar bihurtzeko bigarren fasea (100.000 euro); Altzako kiroldegia, kanpoko igerilekuak, inguruko urbanizazioa eta kiroldegiaren ekipamendua (3 milioi euro); Zubietako Hockey zelaia (1,3 milioi euro); Loiolako zeharbidea (700.000 euro), Iztuetako biaduktua (700.000 euro); Kontxako barandaren bigarren fasea (200.000 euro); edo arraindegia eraikina (1.000.000 euro).

Era berean, Udalak hasierako 15 milioi euroko aurrekontu-saila izango du Loiolako Koartelen lur-saila erosteko eta azken urteetako hirigintza-operazio handiena egiteko. Aurrekontu-sail hau handitu ahal izango da Udalak eta Defentsa Ministerioak adosten duten salerosketaren arabera.

Aurrekontu-proiektuak, halaber, 10 milioi euroko aurreikuspena jaso du europatik jaso daitezkeen funtsen arabera beste hainbat inbertsio egiteko.

40 milioi euro 2020ko proiektuak egiteko

Bestalde, behin 2020ko ekitaldia itxita, Udalak 40 milioi euro hartu ahal izango ditu soberakinetatik. Eta diru-kopuru hori 2021eko inbertsioetarako dauden 39 milioi eurorekin batera kudeatu ahal izango du, 2020ko aurrekontuan aurreikusita zeuden eta COVID-19agatik gelditu ziren hainbat inbertsiori ekiteko, baita 2021eko 102 inbertsioetarako hainbat aurrekontu-sail osatzeko ere.

Horrenbestez, Udalak, besteak beste, 1,7 milioi euro izango ditu Artekelu plaza egiteko, 170.000 euro Txomineneako urbanizazio lanekin jarraitzeko, 252.000 euro Kontxako bidegorria babesteko, 350.000 euro Jolastokietan igogailua jartzeko, 850.000 euro Ikasketa plaza berritzeko, 275.000 euro Intxaurrondo Ikastetxeko patioaren zati bat estaltzeko, 565.000 euro Alde Zaharreko plan integrala egiteko, 600.000 euro hondartzetako kabina kolektiboak hobetzeko eta inpermeabilizatzeko, 900.000 euro asfaltatze lanak egiteko; edo 319.000 euro hainbat jubilatuen egoitzatan berrikuntza lanak egiteko.

Ekialdeko Barrutia eta aurrekontuen parte-hartze prozesua

2021eko aurrekontu-proiektuak Ekialdiko Barrutia kontuan hartu du. Udal gobernuak aurreikusi du 975.000 euroko aurrekontu saila, Barrutiaren Batzordeak erabakitzen dituen hobekuntza proiektuak egiteko. Gainera, Barrutiaren Batzordeak 2020ko aurrekontutik datozen beste 1,5 milioi euro izango ditu.

Aurrekontua osatzeko parte-hartze prozesuari buruz, Ogasun eta Finantzetako zinegotziak gogoratu du, pandemia hasi zen unean parte-hartze prozesua prestatzen ari zirela. Horren harian, jakinarazi du, Udal gobernuak beti izan duela parte-hartze prozesuak egiten jarraitzeko, eta beraz, hurrengo hilabeteetan hasiko dela 2022 eta 2023 urteetako aurrekontuak osatzeko parte-hartze prozesua. Eta horretarako, urte bakoitzeko 1,5 milioi euroko aurrekontu-saila aurreikusi da.

Dena dela, 2021eko aurreontu-proiektuak aurrekon urtetako parte-hartze prozesuetatik ateratako hainbat proiektuetarako aurrekontu-sailak ditu: Kasares kultur etxearen eta Harri Berri parkearen arteko lorategia berritzeko eta garbitzeko (70.000 euro); Orixe Ikastolaren ingurua oinezkoentzat izateko (300.000 euro) eta Haizearen Orraziaren ingurua oinezkoentzat izateko proielktua (100.000 euro); bizikletak babesteko hainbat estalki jartzeko (200.000 euro); Arbaizenea basoa (9.000 euro); edo Cristina Enea parkearen bioaniztasuna handitzeko (15.000 euro).

Tramitazioa

Aurrekontuaren aurkezpenarekin, Ogasun eta Finantzetako departamentuak tramitazioarekin betetzen jarraitzen du. Horrenbestez, Udalak aurrekontu-proiektuari hasierako onarpena martxoaren 31n egingo den ez-ohiko udalbatzarrean emango dio.

Horiek horrela, Jaime Dominguez-Macayak bere departamentuko langileei eskerrak eman dizkie, zalantzaz beteriko egoera ekonomiko zail honetan egin duten lanagatik. Horri esker, Udalak egoera ekonomikoari egokitutako aurrekontua du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube