Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/01/05

Ireki da merkataritzari, ostalaritzari, autonomoei eta kultura-sormen sektoreari zuzendutako COVID19ari aurre egiteko laguntza ekonomikoak eskatzeko epea

Laguntza-zerbitzu bat prestatu da KZgunean tramitazio telematikoa egin ahal izateko, edo tramitazio fisikoa egiteko Udaleko ATARIA zerbitzu bidez egin beharko da; bi kasuetan, aurretiko hitzorduarekin funtzionatuko da
Ireki da merkataritzari, ostalaritzari, autonomoei eta kultura-sormen sektoreari zuzendutako COVID19ari aurre egiteko laguntza ekonomikoak eskatzeko epea

Gaur zabalduko da COVID19k udalerrian eragindako ondorio sozioekonomikoak arintzeko laguntzak eskatzeko epea. Gaurtik aurrera, tokiko ekonomia suspertzeko COVID19 laguntzen bigarren fasea aktibatuko da, 453.000€-ko zenbatekoarekin. Udaberrian martxan ipinitako lehen fasean egin zen bezala, laguntza-lote berri hori beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen osagarria da, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak edo Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako laguntzekin bateragarri da.

Berriz ere, hurrengo 6 hilabeteetan jarduerari eusteko konpromisoa hartuko du onuradun bakoitzak. Diru-laguntzen agindua atzo argitaratu zen Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an, eta 20 egun natural egongo dira eskaerak tramitatzeko, urtarrilaren 25era arte.

Mari Jose Izagirrek, Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Gazteria zinegotziak, aitortu zuenez, "GAOn argitaratzea gustatuko litzaigukeena baino gehiago atzeratu da, baina Udalaz haratago doazen tramiteak dira, eta Eguberri data hauetan argitaratu beharreko gaien itxaron-zerrenda garrantzitsua erregistratzen du aldizkari ofizialak".

Izagirre "konbentzituta” dago "diru-laguntzen bigarren txanda hau pizgarri garrantzitsua izango dela tokiko ekonomiarentzat". Aitortu duenez, "ezegonkortasun eta galderaz jositako agertoki baten aurrean gaude", eta Udalak "ez du ahaleginik eskatimatuko krisi honetatik ateratzeko, inor atzean gera ez dadin".

Eskabide telematikoak

Eskabideak, ahal dela, Andoaingo Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.

Eskabidea elektronikoki aurkezteko baliabiderik edo gaitasunik ez badago, tramitazio telematikorako laguntza-zerbitzu bat prestatu da KZgunean (Ondarreta kalea 8, Bake Epaitegiaren ondoan).

Laguntza-eskaera orria egoitza elektronikotik deskargatu behar da, www.andoain.eus webgunearen hasierako orrian (Diru-laguntzak/Sustapen ekonomikorako eta enplegurako laguntzak atalean), eta tramitazioa egiteko bete. Dokumentu guztiak bete ondoren, KZguneak laguntza behar duten guztiei eskainiko die. Horretarako, beharrezkoa izango da aurrez hitzordua eskatzea 943 023 610 telefonora deituta.

Eskaera fisikoak

Eskaera modu presentzialean tramitatu nahi duten pertsona guztiek Udaletxean kokatzen den ATARIA herritarren arreta-zerbitzuan aurkeztu ahal izango da, hitzordua aurrez telefonoz eskatuta (943 300 830), eta ezarritako prebentzio-neurriak beteta, Covid-19ak eragindako osasun-krisia dela eta.

Laguntza berrien xehetasunak

Argitaratutako laguntza-agindua sektore jakin batzuei zuzenduta dago: autonomoak, tokiko merkataritza eta ostalaritza, eta berrikuntza gisa, kultura- eta sormen-industrien sektorerako ildo espezifiko bat. Laguntza horietatik kanpo geratzen dira COVID19agatik osasun-alerta ezarri zenetik etenik gabe zerbitzua eman duten funtsezko jarduera gisa izendatuak.

Pertsona autonomoen eta sormen- eta kultura-industrien kasuan, zuzeneko laguntzak 500 eurokoak izango dira, 750 eurokoak merkataritzarako eta 2500 eurokoak ostalaritzarako.

Aurkeztu beharreko dokumentuei edo tramitazioari buruzko zalantzarik izanez gero, Urigainen kokatzen den Ekonomia Sustapen, Enplegu eta Gazteria Sailera dei daiteke, 943 304 221 telefonora.

OINARRIAK: https://labur.eus/boletina_COVID

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube