Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiako Udalak Mikel Zabalza oroitu du bere heriotzaren 35. urteurrenean
Donostiako Udalak omenaldia egin dio Mikel Zabalza udal langileari, Udaletxeko Pleno Aretoan, bere heriotzaren 35. urteurrenean
Omenaldian udal taldeen ordezkariak eta Zabalzaren familiartekoak izan dira. Honetan, lore-eskaintza bat egin da eta Eneko Goia alkatearen eta familaren adierazpenak izan dira. Bertan izan dira gainera Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza, Giza Eskubide eta Memoria sailburuordea, Jose Antonio Rodríguez Ranz, Gogora Institutuko zuzendaria, Aintzane Ezenarro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen zuzendaria, Jon Gambra, eta Espainiako Gobernuako ordezkaria, Denis Itxaso.
Goiak azpimarratu duenez, "Indarkeriaren biktima izan diren guztientzat beti eskatzen dugun memoria, erreparazioa eta justizia, kasu honetan, Zabalza auzia behin betiko argitzeko zehaztu behar dira. Ezinbesteko urratsa da senitartekoek eta gertukoek zauriak itxi ahal izateko, izan ere, gaur, 35 urte beranduago, zauriak zabalik daude".
Gertuko iraganaren oroimenaren inguruko politiken baitan kokatuko da hurrengo ekitaldia, baita hirian izandako giza eskubideen urraketen oroimenaren bidean ere. Aldi berean, Udalak bizitzaren eskubidearen urraketaren biktima izan diren udal langileei egin ohi dien errekonozimenduen parte izango da.
Mikel Zabalza Garate Orbaitzetan (Nafarroa) jaio zen. Donostiako Compañía del Tranvíako autobus gidaria zen, eta ELA sindikatuko kidea. 1985an Guardia Zibilak atxilotu egin zuen eta, Intxaurrondoko kuarteletik pasa ostean, egun batzuk beranduago bere gorpua Bidasoa ibaian azaldu zen. Heriotz hau ez da inoiz epaitegietan argitu.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


