Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/12/05

Tren geltoki berria eta hurbila izango da Legorretan Kongresuko EAJ-PNV taldeari esker

Gaur goizean, Abenduak 5, Legorretako RENFE geltokian Legorretako EAJ-PNVren zinegotziek eta EAJko Joseba Agirretxea eta Iñigo Barandiaran diputatuekin batera, prentsaurrekoa eman dute egungo RENFE geltokian, hain zuzen ere, 2021 urterako Estatuaren aurrekontuak direla eta, EAJ- PNV eta Gobernu Zentralaren artean lortutako akordioaren berri emateko eta bereziki, tren geltoki berria egiteko konpromezua
Tren geltoki berria eta hurbila izango da Legorretan Kongresuko EAJ-PNV taldeari esker

Tren geltokia herrira gerturatu eta berritzeko egitasmoa Legorretako herriak aspalditik aldarrikatutako proiektua da, geltokia herriaren erdigunera ekarriz herritarren mugikortasunerako duen garrantzia kontuan izanik eta bide batez, egungo geltokiaren urruntasunaz jabeturik, tren erabiltzaileen segurtasuna bermatu asmoz.

Legorretako EAJ-PNVko zinegotzia den Aitziber Meaberen esanetan, geltoki berriak egungo XIX mendetik XXIenera salto egitea suposatuko du, gutxieneko zerbitzuak jasoko ditu eta herriaren erdiguneean kokatzeak, mugikortasuna hobetu eta garraio publikoaren erabilpena areagotzeaz gain, oso garrantzitsua izango da erabiltzaileen segurtasunerako, batez ere, emakume eta gazteentzako.

Legorretako EAJ-PNVren azken agintaldian Madrilera joan eta Ministeritzako arduradunekin egindako kudeaketei esker, tren geltokiaren aldeko konpromezua lortu zen eta exekuzio proiektuaren erredakzioa lortu. Horren islada, 2009ko otsailaren 16an, BOEn argitaratu zen, Legorretako tren geltokia berria egiteko 2.200.000 eurotako partida. Tamalez, aurreko kirisialdiaren ondorioz, Alderdi Popularreko gobernuak bultzatutako murrizketak direla medio, esleipen prozesua eten egin zen eta honenbestez, proiektua airean geratu zen.

Urte hauetan, Ministeritzaren borondate ezak eta Legorretako udalaren ezintasunak, ez da inongo aurrepausurik eman proiektua berreskuratzeko eta egikaritzeko.Bitartean, urte hauetan, EAJ-PNVk Legorretako herriarekiko duen konpromezua berretsiz hainbat ekimen egin ditu Kongresuan geltokiaren proiektua berreskuratzeko asmoz baina orain arte bederen, ezin izan du ezer lortu.

Orain, aldiz, ozen esan dezakegu, 2021 urteko aurrekontuen negoziaketen prozesuaren barne aurrerapausu nabarmena eman dela, EAJ-PNVk beste behin, Legorretako herriaren etorkizunerako hain garrantzitsua izango den tren geltokia berriaren proiektua ipini du mahaigainean eta oraingoan bai, lortu du, Gobernu Zentralaren konpromezua eta honenbestez, 2021rako 2.000.000 eurotako partida eta 2022rako beste 2.000.000 eurotako partida lotu dira.

Hemendik aurrera, konpromezu hori gauzatu dadin jarraipen lana egin beharko da bai Legorretako Udalaren aldetik baina baita ere Madrileko Kongresuan EAJ-PNVren taldetik.

Azkenik, Legorretako EAJ-PNVren partetik bere eskerrona agertu nahi izan die bai Alderdiari bai Kongresuko taldeari egindako lanagatik eta gure herriarekiko agertutako konpromezuagatik.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube