Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/11/23

Abian da Igeldoko Tokiko Entitate Txikiaren sorrerarako prozesua

Donostiako Udaleko talde politiko guztietako ordezkariek, udal Herri Partaidetzako teknikariek, Igeldoko Herri Kontseiluko kideek, eta Siadeco Ikerketa Elkarteko teknikariek osatu dute lantaldea
Abian da Igeldoko Tokiko Entitate Txikiaren sorrerarako prozesua

Lantalde bat eratu da Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko Batzorde Sustatzailearen zehaztapena egiteko. 2021ean lanean hasiko den Batzorde Sustatzaile horren partaideak, zereginak, landuko dituen edukiak, funtzionamendua eta lan-plangintza adostea da, hain zuzen ere, orain martxan jarri den lantaldearen egitekoa. Lantaldeak azaroaren 12an egin du lehen bilera.

Lantaldearen osaerari dagokionez, lau hanka ditu: Donostiako Udaleko talde politiko guztietako ordezkariak, Igeldoko Herri Kontseiluko bost kide, Donostiako Udaleko Herri Partaidetza saileko teknikariak eta lantaldearen idazkaritzaz eta dinamizazioaz arduratzen den Siadeco Ikerketa Elkarteko teknikariak.

Lantaldearen sorrera lehen urratsa da Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzera iristeko prozesuan. Zero fase bat, oinarriak jarriko dituena, 2/2003 Foru Arauaren III. Idazpuruaren markoaren baitan, Batzorde Sustatzaileak Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko egin beharko duen lanak zimendu ahalik eta sendoenak izan ditzan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube