Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/10/31

Lasarte-Oriako EAJ-PNVk eskatuta, familiei ura eta estolderiaren faktura murriztuko zaie 2021ean

2020ko urriaren 30ean egindako osoko bilkuran, besteak beste, EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioak aztertu dira, herritarren eta saltoki eta enpresen presio fiskala jaisteko.
artxibo irudia

Talde jeltzalearen arabera, "Aurten, eta inoiz baino gehiago, ordenantza fiskalak arreta handiagoz landu behar ziren. Urteak daramatzagu gobernu-taldeari hainbat tasa aztertzeko lan-mahaiak sortzeko eskatzen, baina ez dute inoiz lan hori lehenetsi nahi izan. Hain zuzen ere, osoko bilkura egin baino 2 egun lehenago deitu dira, gure ustez azterketa horien emaitzak 2021eko tasa eta zergetan islatuta egon behar zirenean. Hala ere, datorren urtean ura eta estolderia familiei murriztea lortu dugu ".

Saltoki, ostalaritza eta enpresentzako proposamenak.

Lasarte-Oriako enpresa-sareari egindako zuzeneko proposamenei dagokienez, jeltzaleek proposatutako neurriak aztertu dituzte udalbatzarrean. "2020ean familia batek 101,65 ordaindu ditu zaborretan, masajista batek edo bulego batek, aldiz, 253,80 €. Horregatik proposatu ditugu jaitsiera handiagoak haientzat. Hala ere, eta gure gogoz kontra, Lasarte-Oriako saltoki, ostalaritza eta enpresei uraren eta zaborraren faktura murriztera bideratutako gure proposamenak ez dira onartu, eta Alderdi Sozialista izan da aurka bozkatu duen bakarra."

EAJ-PNV Lasarte-Oriako proposamenak

Familiak:

Zaborra: edukiontzi marroia erabiltzen dutenei tasa izoztu. Egiten ez duenari, % 3ko igoera. ONARTU GABEA

Ura: tasa % 5 jaistea. ONARTUA

Estolderia: tasa % 5 jaistea. ONARTUA

Enpresak eta saltokiak:

Zaborra: % 10eko jaitsiera tasan. ONARTU GABEA

Ura: % 10eko jaitsiera tasan. ONARTU GABEA

Estolderia: tasa % 5 jaistea. ONARTUTA

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...