Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/10/09

Donostiak eta Biarritzek proiektuak partekatu eta bi hirien arteko lankidetza zehaztu dute

Mugikortasuna, proiektu aurreratuak, kultura eta turismoa dira lan-agendaren ardatz. Biarritzeko alkateak Miramon, Tabakalera eta Kursaal bisitatu ditu.
Donostiak eta Biarritzek proiektuak partekatu eta bi hirien arteko lankidetza zehaztu dute

Eneko Goia Donostiako alkateak eta Maider Arosteguy Biarritzeko alkateak lan-jardunaldi bat egin dute gaur, proiektu estrategiko nagusiak aztertzeko eta mugaren bi aldeetako euskal hirien arteko lankidetza-puntuak zehazteko.

Hiri barruko mugikortasun-planak eta mugaz gaindiko mugikortasuna izan dira Donostiako eta Biarritzeko ordezkaritzen arteko agendaren lehen zatia. Hala, Goiak eta Arosteguyk konurbazioen arteko komunikazioa hobetzeko aukerak aztertu dituzte, bereziki Donostia eta Biarritzeko Nazioarteko Aireportuaren arteko lotura. Hala, bi aldeak bat etorri dira abiadura handiko trenak Donostia eta Irun arteko adarra lotzeko proiektua amaitu eta Frantziako sarearekin konektatu ondoren izango duen garrantziarekin. Gainera, Biarritzeko alkateak aukera izan du Donostiak mugikortasun iraunkorragorako bidean dituen planak ezagutzeko, Topoa eta hiriko trafiko-fluxuen hobekuntza ardatz hartuta.

Ekonomia aurreratuak bisitaren bigarren zatia hartu du ardatz. Goia eta Arosteguy Miramongo Parke Teknologikoan izan dira, eta hainbat esparrutan garatutako proiektu nagusiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Hala, parkean egin duten ibilbidean, proiektu hauek ezagutu dituzte, besteak beste: Vicomtech, Graphenea, Cidetec, Tecnalia, Orona. Donostiako alkateak bere homologoari azaldu dio azken urteetan hiria gune biosanitarioa eratzeko egiten ari den apustua, puntako zenbait enpresa eta proiekturekin (Inbiomed, BioDonostia) sendotu dena, edo Viralgen enpresa estatubatuarraren ezarpena.

Halaber, Basque Culinary Center ezagutzeko aukera izan dute, hiriak gastronomiaren munduan duen erreferentzia-posizioa sendotzearen aldeko apustuetako bat. Jardunaldian Biarritzen eta Donostiaren arteko lankidetza harremanak estutzeko aukera aztertu da, kultura eta turismo arloan. Hala, bi ordezkaritzek Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa - Tabakalera bisitatu dute, eta sarea osatzen duten agenteen instalazioak bisitatu dituzte. Azkenik, bisitaldia amaitzeko, bilera bat egin da Kursaalen, eta, bilera horretan, turismoaren arloan lankidetzan aritzeko eta biltzarrak erakartzeko aukerak aztertu dira.

Eneko Goia Donostiako alkateak azpimarratu du oso garrantzitsua dela loturak estutzea puntu asko partekatzen ditugun hiri batekin, bai historiagatik, bai gure hiri-errealitateek eta gure inguruko errealitateek gaur egun duten errealitateagatik. Hala, interesgarritzat jo du bi hirien arteko lotura hobea egiteko aukera aztertzea, bai errepidez bai trenez. Interes komunak ditugun gaietan sakontzeko prest agertu da Goia, bi hirien arteko lankidetzak indartu egingo gaituelako eta nazioarteko eremu interesgarri eta erakargarri gisa proiektatzeko aukera emango digulako.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube