Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/09/22

Tapiak bere eserlekua utzi du Legebiltzarrean, eta Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak ordezkatuko du

Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak Eusko Legebiltzarreko erregistroan aurkeztu du Eusko Legebiltzarreko aktari uko egitea. Gipuzkoako zerrendan hurrengoak beteko du hutsik geratu den lekua, Aitor Aldasorok
Tapiak bere eserlekua utzi du Legebiltzarrean, eta Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak ordezkatuko du

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako sailburu eta Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen arloetako arduradunak gaur goizean formalizatu du Eusko Legebiltzarreko erregistroan bere diputatu aktari uko egitea. Datozen egunetan, EAJ-PNVk Gipuzkoako hauteskunde autonomikoetarako aurkeztu zuen zerrendan hurrengoa izango da bere eserlekua beteko duena; Aitor Aldasoro da, gaur egun Beasaingo alkatea. Aldasorok irailaren 24an hartuko du kargua.

Aitor Aldasoro Iturbe 1967ko urriaren 13an jaio zen Beasainen. Industria Ingeniari Teknikoa da, eta ia bi hamarkada daramatza udal politikan. 2003an hasi zuen bere ibilbide politikoa bere udalerriko Euskara zinegotzi gisa. Handik urte batzuetara, Hirigintza sailaz ere arduratu zen. 2015etik Beasaingo Udala zuzentzen du; hau da bere bigarren legealdia. Eusko Legebiltzarrean sartzea "ilusiozko erronka handia eta pizgarri pertsonala" dela dio Aldasorok.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube