Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/09/14

Donostia Kulturak hiriaren kultur trenpuari eutsi dio 2020ko udan

Erakundeak puntarri-lana egin zuen berrirekitzeetan, eta beste kultur ekitaldi batzuk bultzatu zituen udan zehar. Lehen helburua sektore profesionalari laguntzea izan zen, ahal ziren jarduera eta kontratazio guztiei eutsiz hala kulturan nola festetan. Horretarako, 1.400.000€ erabili dira joan diren hiru hilabeteetan.
Donostia Kulturak hiriaren kultur trenpuari eutsi dio 2020ko udan

Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu hiritarrei, gugan jarritako konfiantzagatik eta ikus-entzule zein kultur erabiltzaileek une oro izan duten jokabide eredugarriagatik.

Hiru hilabetez jarduerarik gabe egon ondoren, ekainean, Donostia Kulturak aurrea hartu zion bere espazio eszenikoak berriro irekitzeari, liburutegiez eta San Telmo Museoaz gain. Helburua kulturaren eta aisiaren sektoreari laguntzea zen, argi eta garbi zaila zen egoera bati aurre egin behar baitzion. Hala ere, segurtasun-neurriak betez, hainbat ekitaldi egin dira gure hirian kultura sustatzeko.

Eta, funtsean, dagozkigun tresnekin egin ziren, batetik, arte-sorkuntzaren kontratazioarekin, eta, bestetik, kultura-zerbitzuen eskaintzarekin. Hala, uztailean eta abuztuan, Donostia Kulturak 1.400.000 euro bideratu ditu programaziora, jakinik inbertsioaren euro bakoitzak tokiko ekonomiara isuritako 2,5 euro ematen dituela:

  • 800.000€ sortzaileentzat izan dira
  • 520.000 ekoizpenerako (teknikariak, eszenako profesionalak, aretoko laguntzaileak, etab.).

Gustu guztietarako proposamenak

Programazio artistikoari dagokionez, hasierako zero galan, osasun-kolektiboaren omenez, uda "desberdin" bati eman zitzaion hasiera, baina programazio zabalarekin, 26.000 sarrera saldu ziren.

Arte Eszenikoen arloan, 20 ikuskizun izan dira, 70 emanaldirekin, Victoria Eugenia Antzokiaren eta Antzoki Zaharraren artean, tartean lau erabateko estreinaldirekin. Azpimarratzekoa da gazteenek euskarazko antzerki proposamenei emandako erantzun sutsua, besteak beste sarrera guztiak saldu dituztenak:

  • "Txanogorritxotik otso emera", Aitziber Garmendia,
  • Jon Plazaolaren "irabazi" eta "Rita"

Zinemaren arloan, ekainaren 22an, 23an eta 24an Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Arloak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen eta Zinemaren Erakusketa egin zen Antzoki Zaharrean. Erakusketa horretan hiru dokumental proiektatu ziren:

  • Itzali argia eta ikusiko duzu (2020)
  • Ernest Lluch, aske eta ausart (2020)
  • Bi urte, lau hilabete eta egun bat (2020)

Musika programazioari dagokionez, ekainean hasi zen Zea Mays, Lou Topet eta McEnroerekin. Uztailean Jazzaldiarekin jarraitu zuen. Ekitaldiak bere prozesuak egokitu behar izan zituen Donostiako udako lehen jaialdia izateko, eta publikoari musikarik onena eskaini ahal izatek. Gainera, 55. Jazzaldia aitzindaria izan zen Nazioarteko Jazzaldiari dagokionez. Bere ospakizuna eta programa iragarri zituen lehen jaialdia izan zen, bai Espainian bai Europan, eta % 100 aurrez aurre ospatzeaz gain.

Donostiako liburutegiek ekainaren 1ean ireki zituzten berriro ateak, hasieran mailegu-zerbitzurako eta mailegatutako dokumentuak itzultzeko soilik (kontuan izan behar da 37.000 liburu egon zirela beren irakurleekin batera gordeta). Hasiera lotsatia izan zen arren, baina udako hilabete hauetan berreskuratuz joan da; beraz, erabiltzaileen % 70 DK liburutegietara itzuli dira.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube