Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Belaunaldi arteko elkartasuna giltzarria da gure herriko gizarte-justiziarako eta etorkizun polittikorako
Maria Eugenia Arrizabalagak nabarmendu du gure zaharrek beti jokatu izan dutela belaunaldi arteko elkartasuna aintzat hartuz eta, ondorioz, “guk ere erantzukizunez jokatu beharra daukagu datorren belaunaldiarekiko”.
Maria Eugenia Arrizabalagak, Irungo ekitaldian, belaunaldi arteko elkartasun ideiaren garrantzia nabarmendu du Euskadiko gizarte-justizia eta etorkizun politikoa eraikitzeko giltzarria dela esanez. “40 urteotan, makina bat gizon-emakumek beren onena eman dute Herri hau altxatzeko, etsi gabe lan egin dute jasan ditugun krisi guztiei aurre eginez, Euskadi eraikitzen eta beren lana EAJrenari eta euskal erakundeen lanari gehituz”, adierazi du EAJ-PNVko hautagaiak.
Horregatik, belaunaldi horren jarrera goraipatu beharra dagoela esan du Arrizabalagak, “noismorik eta kexismorik gabe, hainbeste kexa eta hainbeste ezkortasun gabe”, eta erantsi du kontuan izatekoa dela “belaunaldi hark egindako ahalegin handia Herri hau guztion artean zutik jartzeko”.
Arrizabalagak nabarmendu du gure zaharrek beti jokatu izan dutela belaunaldi arteko elkartasuna aintzat hartuz eta, ondorioz, “guk ere erantzukizunez jokatu beharra daukagu datorren belaunaldiarekiko”.
Gipuzkoako hautagaiaren arabera, “ez dira inoiz hitz hutsal eta antzuen amarruan erori” eta “asmatu dute Euskadi aske baten ametsari eusten”. Horregatik guztiagatik, “badakite Herri honen etorkizuna irabazteko tresna eraginkor eta egokiena Eusko Alderdi Jeltzalea dela”, amaitu du Maria Eugenia Arrizabalagak.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


