Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/06/20

EAJ-PNV eta PSE-EE koalizio gobernuak "Andoainek aurrera egiteko eta berrindartzeko” oinarriak" finkatu ditu

Urtebete igaro da PSE-EE eta EAJ-PNV taldeek Andoain 2019-2023 epealdian gobernatzeko akordioa itxi eta gobernu talde berria eratu zutenetik. Taldea osatzen duten 9 kideek egin duten jende aurreko ekitaldian, gauzatutako lanaren “balorazio erabat positiboa” egin dute, kudeatu behar izan duten urtea “konplikatua” izan den arren.
EAJ-PNV eta PSE-EE koalizio gobernuak

Lehenbiziko erdialdea “funtsezkoa izan da sail bakoitzaren benetako egoera ezagutzeko, udaleko talde teknikoarekin gobernu lanak bideratzeko eta 2019-2023 agintaldirako udal politika berriak ezartzeko, batez ere”. 

ANDOAIN ELKARLANEAN ekimenari forma eman zaio. Herritarrekin aldebiko erlaziorako mekanismo berria da, eta bere helburua Udalaren politika publikoetan andoaindarren partaidetza artikulatzea da. 

8 jarduketa estrategiko (Andoain bizia, Andoain soziala, Andoain hazkundean, Andoain Lehiakorra, Andoain Jasangarria, Berdintasunaren eta aniztasunaren Andoain inklusiboa, euskararen Andoain eta Elkarbizitzaren Andoain) eta agintaldiko udal politikak gauzatuko dituzten 65 neurri zehatz izango dituen legealdiko plana osatu da. 

Gobernu taldea pozik agertu da lehenbiziko urte “konplikatu eta intentsu” honetan abian jarri ahal izan diren ekintzak ikusirik. Horien arten hauek azpimarratu behar dira:  

  • Etxebizitzak alokatzeko laguntzak gazteentzat.
  • Terrazen ordenantza aldatzeko prozesu parte-hartzailea.
  • Eskolako materialerako laguntzak.
  • Erretiratuen Etxeko komunak mugikortasun urria duten pertsonentzat egokitzeko lanak.
  • Adinekoentzako gizarte-baliabideen gida sortu da, eta Alzheimerraren egunaren inguruko jarduerak abiarazi dira.
  • Hiri barruko autobus (Hiribusa) zerbitzua hedatzea auzoetako jaietan edo Leitzaran parkerako.
  • Lorezaintzako plegu berria, haurrentzako parkeen lurzorua berriztatzeko lanak eta Olagaineko saneamendu proiektua lizitatu dira.
  • Eguberrietako EHP-PIN mugikortasun urria duten pertsonentzat egokitu da lehen aldiz, eta Gabonetako argiztapena indartu egin da.
  • 30 urtetik beherako 3 andoaindar kontratatu dira Lanbide bitartez. 
  • Laneratzea bultzatu da Beterri-Buruntzaren bitartez, LANERATZE proiektuarekin eta Beterri Errotuzekin lortu diren akordioen bidez.
  • Inbertsioak egin dira Allurralde kiroldegian (gimnasioko makinak eta igerilekuko armairuak berriztatu dira), jardueren eskaintza hedatu da (GAP).
  • Kirol egokiturako lan-ildo bat sortzea: kirol-arloko aniztasunari arreta emateko tokiko diagnostikoa.  
  • Kiroldegiak ematen dituen zerbitzuen prestazioa lehiaketa bitartez erregularizatu da.
  • Ondoan egote zerbitzua abiatu da indarkeria matxista jasan duten edo jasaten ari diren emakumeentzat eta, horrez gain arreta psikologikorako TAUPADA zerbitzua eman zaie.
  • GARAGORRIENEA proiektua jarri da abian.
  • 2020-2023 III. Berdintasun Plana onetsi da.
  • 2020-2022 Plan Estrategikoa onetsi da.
  • ESEP plana (Euskara) onetsi da.

Urtea, 2020rako aurrekontuaren onespenarekin hasi zen. Aurrekontua 23,6 M€-koa da. Gizarte arloak %5,4ko igoera izango du (2,1M€), zerbitzuek %8,2koa (5,2M€), enpleguak %22koa (2,2M€) eta berdintasun sailak %16koa. Asmo handiko aurrekontua da, eta nabarmen hobetzen du aurreko urteetan inbertitzeko izan den gaitasuna. 

Aurrekontu proiektua gauzatzen eta abian jartzen hasteko unea COVID19ak sorturiko alarma eta osasun larrialdi egoerak markatu du. Martxoaren hasieratik gaur egunera arte, koronabirusak eragindako krisiaren kudeaketak goitik behera baldintzatu du gobernuaren ekintza. Zalantzaz beteriko egoera, orain arte inoiz ezagutu gabea. Hori dela eta, gobernu taldeak ahaleginak bikoiztu egin behar izan ditu, eta ia egunero hartu behar izan ditu erabakiak.  

Horren froga gisa, 100 jarduketa baino gehiago gauzatu direla esan behar da. Osasun alerta hasi zenetik, astean, batez beste, 14 jarduketa inplementatu dira. Horien artean hauek azpimarratu behar dira: 

  • Udal ekipamenduen itxiera/irekiera ordenatuak.
  • Goi mailako intentsitateko garbiketa eta desinfekzio lanak kaleetan, hiriko altzarietan, jende gehien biltzen den tokietan eta udal instalazioetan.
  • Hurbileko arreta eta harreman zuzena zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonekin:
    • 2.279 dei 65 urtetik gorako pertsonei.
    • 79 dei 65 urtetik beherako desgaitasun-txartelaren titularrei.
    • 284 dei Mendekotasun Legearen prestazio ekonomikoa jasotzen duten pertsonei (PEAP eta PECE).Udaleko langileak telelanera eta udalaren online kudeaketara egokitzea.
  • Andoaingo merkataritzari, ostalaritzari eta autonomoei zuzenduriko diru-laguntzak. 267 eskari jaso dira.
  • 50€-ko 1.000 bonuz osaturiko kanpaina, tokiko kontsumoa suspertzeko.
  • Langileak telelanera eta udalaren online bidezko kudeaketara egokitzea.
  • Alkatearekin kontaktu zuzena.

Maider Lainez alkateak eta Mari Jose Izagirre alkateordeak adierazi dutenez, “errealitate berriaren kudeaketa ez da bat ere erraza izango” eta, “ziurrenez, COVID19a kontrolatzeko txertoa edo sendatzeko bidea izan arte” luzatuko da. Agintariek adierazi dutenez, “higieneari, pertsonen arteko tarteari eta garbiketari buruzko neurriak gure artean geratzeko etorri dira” eta “zuhurtziaz aritzeko eta arretarik ez galtzeko” eskatu dute. 

Aurreikuspen sozioekonomikoak asko aldatu dira oso epe laburrean, eta “ezinbestekoa izango da kudeaketarako eta malgutasunerako ahalmena izatea”, lehentasunak eta inbertsio ekonomikoak birplanteatzeko eta herritarren eskatzen duen egitekoan zentratzeko, pertsonen babesean, alegian. 

Alarma epealdiaren tarte handian lizitaziorako/esleipenerako administrazio prozedurak ere geldik egon dira. Horrek, legeak ezarritako epeak luzatzera behartu gaitu. 

Andoainek aurrera egiten jarraitzea da gobernu talde honen konpromisoa da, errealistak izanik, baina helburuak eta asmoak baztertu gabe. Orain arte bezala jarraitu behar dugu lanean, andoaindarrek udala beraien ondoan dagoela senti dezaten, krisialdi hau “elkarrekin eta inor atzean utzi gabe” gainditzeko gai izan gaitezen.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube