Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/05/13

Udalak eta teknologia eta ezagutzaren arloko eragileek osasun larrialdiaren ondorioei aurre egiteko sektorearen alde egiten jarraitzeko garrantzia azpimarratu dute

Eneko Goia alkateak nabarmendu du sektorearen osasun larrialdian eta honakoa gaineratu du: “Zalantzarik gabe, lan horrek berresten du Udalak duen apustua ezagutza, zientzia eta teknologiaren jarduera bultzatzen jarraitzeko”.
Udalak eta teknologia eta ezagutzaren arloko eragileek osasun larrialdiaren ondorioei aurre egiteko sektorearen alde egiten jarraitzeko garrantzia azpimarratu dute

Donostiako alkate Eneko Goiak eta zientzia, teknologia eta ezagutzaren arloko hainbat eragilek bilera egin dute gaur goizean. Bertan parte hartu dute, Miramongo Parke Teknologikoko, Makina-tresna Fabrikatzaileen (AFM)  Elkarteko, Donostia International Physics Center-eko, eta bio-osasun arloko enpresetako hainbat ordezkarik. Eta helburua izan da, COVID-19 delako osasun-larrialdia nola bizitzen ari diren ezagutzea.

Hirian dauden sektore hauetako enpresa gehienek jarduera mantendu dute, telelana formulak eta lan presentziala uztartuz. Eragileek azpimarratu dute, beharrezkoa dela hainbat erabaki hartzen joatea hiria, lurraldea eta herrialdea deseskalada delakoa amaitzen denean ahalik eta hobekien kokatuta egoteko.

Halaber, osasunak eta ongizateak ekonomiarekin duten lotura azpimarratu dute. Horren harian, konfiantza adierazi dute hiria, lurraldea eta herrialdea erreferente izaten jarraituko dutela osasun-larrialdiari berari zein ondorioei aurre egiteko, orain arte euren arlotan izan diren moduan.

Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, bilera oso interesgarria izan dela, izan ere, teknologiaren, zientziaren eta ezagutzaren sektoreak etorkizunaren ikuspegi baikorra eman dute. Sektore hauek hiriaren motore dira eta ezinbestekoak dira osasun-larrialdiak sortu dituen eta sortuko dituen ondorio ekonomiko eta sanitarioei aurre egiteko.

Horiek horrela, Goiak honakoa gaineratu du: “Sektorea osasun-larrialdi egoera honetan egiten ari den lanak berresten du zalantzarik gabe Udala ezagutza, zientzia eta teknologia bultzatzearen alde egiten ari den apustua”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube