Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/05/11

Irungo EAJ-PNVk aurrekontua birmoldatzea eta laguntzetarako 2.500.000 euro gehiago bideratzea proposatu du

Jeltzaleek premiazkoak ez diren proiektuak atzeratzearen alde, eta diru hori Irundarrek dituzten eta izango dituzten beharrei erantzuna emateko erabiltzeko apustua egiten dute
Irungo EAJ-PNVk aurrekontua birmoldatzea eta laguntzetarako 2.500.000 euro gehiago bideratzea proposatu du

Gaur goizean, Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak, bere taldeak 2020ko Aurrekontu berriari buruz egin duen lanaren eta planteamenduaren berri eman du. Elkarlana ardatz izan beharko lukeen eta bizi dugun egoerari erantzun beharko liokeen birformulazioa izan beharko luke honek.  

Irundarrek bizi duten eta datozen hilabeteetan bizi dezaketen egoera aztertu ondoren, gure taldeak beharrezkotzat jotzen du, urte honen hasieran onartutako aurrekontua osorik birmoldatzea. Irungo egungo beharrei erantzuten ez dien aurrekontua da egun duguna, horregatik, une honetan premiazkoak ez diren proiektuetara bideratutako zenbait partida ekonomiko, pertsonak, merkataritza, ostalaritza, eta autonomoak laguntzeko bideratzea planteatzen dugu.

Udalak datozen hilabeteetan eman beharko duen erantzuna hobetu eta osatzeko landu ditugun proposamenek 2.500.000 euro inguruko kopurua batzen dute. Irun aurrera atera dadin eta bizi dugun egoera eraginkortasunez gainditu dezagun funtsezko ekintza-multzoa da.

Gure proposamenak

Gure hiria bultzatzera, berriro ere berpiztera, 1.000.000 euro gehiago bideratzea proposatzen dugu. Tokiko merkataritza, ostalaritza eta kultura bultzatzeko bonoak sustatuz, baita jada martxan den Txoke Planean ematen diren zuzeneko laguntzak zabalduz ere. Hori bai, ezinbestekoa iruditzen zaigu laguntza zuzen horiek Lanbidek eskaintzen dituenekin bateragarriak izatea, gaur egun ez da halakorik aurreikusten eta.

Era berean, funtsezkoa iruditzen zaigu gizarte arloari laguntza gehiago bideratzea. Adinekoei, egoera zaila bizi duten familiei, egoera delikatuak eta ahulak bizi dituzten pertsonei zuzendutako gizarte-laguntza poltsak 1.000.000 eurotan handitzea proposatzen dugu. Diru kopuru hau GLLetarako eta laguntza berezietara, Etxez Etxeko Arreta Zerbitzura, Gipuzkoako Elikagaien Bankura, Gazteekin eta Gurasoekin programetara, bideratzea proposatzen dugu. Halaber, funtsezkoa iruditzen zaigu adinekoentzako laguntze-zerbitzu bat sortzea.

Bestalde, beharrezkotzat jotzen dugu alde batetik, konfinamenduan indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeei zuzendutako laguntzak sortzea eta bestetik, Erosi eta Ikasi programaren partida handitzea. Hala beharra duten familien arreta hobetzeko, eta, gainera, laguntza horren bidez eskura daitezkeen materialen zerrenda zabaltzea ere garrantzitsua iruditzen zaigu.

Era berean, eta amaitzeko, azpimarratu nahiko genuke, orain inoiz baino gehiago, oso garrantzitsua dela aurrekontua birformulatzearen helburua, pertsonen ongizatea izatea. Ezin gara gutxieneko erabaki eta neurriekin konformatu, maximoetara joan behar dugu. Etor daitekeena aurreikusi eta hauei erantzun azkar bat eman behar diegu. Udalak ematen dituen aurrera pausoak eredugarriak izan behar dira, ez da inprobisatzeko garaia. Guztion artean Irunen alde egin behar dugu. Lor dezakegu, baina horretarako beharrezkoa da egungo beharrei eta etorkizunean etor daitezkenei aurre hartu eta erantzuna ematea. Ezin dugu denbora galdu. Behar batzuk ez badaude beteta, orain da erantzuteko momentua. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Posta bidezko botoa

  Agenda

2020/06/04 09:30:00

Markel Olano

   ETB 1, Egunon Euskadi 

YouTube