Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/04/17

Lankidetza, koordinazioa eta gardentasuna dira gure lanaren ardatzak

Bizi dugun krisi egoerak, proban jarri gaitu guztiak. Osasun sistema, ekonomia eta elkarte sarea, lankidetzarako eta koordinaziorako prestutasuna, erantzukizunetik jarduteko dagoen gaitasuna, ea.
Lankidetza, koordinazioa eta gardentasuna dira gure lanaren ardatzak

Errealitate zail honek izan ditzakeen ondorio bortitzei aurre egiteko, guztiok gure onena eman beharko dugu. Kasuan kasuko, guk Irungo Udaleko alor eta bigarren indarra izanik, politika publikoetatik egungo kezka eta larritasun egoerari erantzuteko ekintzak proposatzea dagokigu. "Bizi dugun larrialdi egoera honen aurrean, eta hala adierazi genuen Bozeramaileen azken Batzordean, gure ustez joan den urtarrilean onartutako 2020ko Aurrekontua zaharkituta geratu da. Hori dela eta, gure taldeak, ahalik eta lehen, beti arduraz jokatuz, beharrezkotzat jotzen du aurrekontua berregituratzen hastea. Dakigunez eta esan digutenez, udal-gobernua dagoeneko Udalaren kontuak birformulatzeko lehen zirriborroa lantzen ari da. Baina lan hori guztion artean egin beharko genuena izan behar duela uste dugu guk. Hau da, protagonismorik gabe, inposiziorik gabe, horizontalean, elkarrekin eta taldean lan eginez. Dinamika garden eta leial baten bitartez, non proposamen eta ideia onenak gailendu beharko liratekeen", azpimarratu du talde jeltzaleak.

Azken egunotan, Gipuzkoako Foru Aldundiak udal guztiei ohartarazi die foru ekarpenak, udal kontuetarako bilketaren beherakadak murriztuko dituela, %20-%25 gutxi gorabehera. Ondorioz, Irungo Udalak diru sarreretan beherakada handia izango du. Alkateak berak duela egun batzuk iragarri zuenez, "Gure hiriaren kasuan, murrizketa 9-12 milioi euro gutxiagokoa izango da. Halaber, zerga eta tasen bilketan ere beherakada handia izango da. Egoera horrek, gainera, behar berriak ekarriko ditu gure hirira. Alde batetik, sozialak; gizarte-larrialdietarako eta laguntza berezietarako laguntzak, adinekoentzako arreta, kolektibo ahulen egoera latza… eta, bestetik, premia ekonomikoak”.

Azken behar edo premia horren harira, Udalak gure hiriko merkataritza suspertzen lagunduko duten ekintzak abiarazi behar dituela uste dugu. "Udalak ez ditu gako guztiak, baina hala eta guztiz ere, eragile aktiboa izan behar duela uste du gure taldeak. Alde batetik, eragindako zerbitzuen sektoreko saltokiei, ostalaritzari eta autonomoei tasek eta zergek eragiten dieten karga arintzeko ekimenak aktibatuz. Betiere kontuan izanik egoera desberdinak bizitzen direla beraien artean ere, batzuk itxi behar izan dute, beste batzuk galkorrak diren produktuak saltzen dituzte, ea. Eta, bestetik, kontsumoa sustatzen duten ekimenak eginezBaina ez edozein kontsumo, tokiko kontsumoa, gure hirikoa, Irungoa. Gure taldearen ustez, Udalak tokiko bonuen programa bat martxan jarri beharko luke, Irungo herritarrak gure tokiko merkataritzarekin konpromisoa hartzera bultzatzeko bonuak", aipatu du Iridoyk.

Irungo EAJ-PNVk neurri adostu eta koordinatuen alde egin du, Irunen sortu diren eta sortuko diren beharrei osotasunean erantzuteko. Hori dela eta, talde jeltzaleak esan du Udal Gobernuak egingo duen Txoke Planaren zirriborroa izatera arte itxarongo duela ekarpen zehatzak egiteko. "Gu prest gaude daukagun onena emateko eta laguntzeko. Gure egiteko eta izateko modua da, eta horixe eskatzen du bizi dugun egoera honek ere. Informazioak erakundearen eta herritarren artekoa izan behar du, baina baita gobernuaren eta oposizioaren artekoa ere", esan du amaitzeko bozeramaile jeltzaleak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Posta bidezko botoa

  Agenda

2020/06/04 09:30:00

Markel Olano

   ETB 1, Egunon Euskadi 

YouTube