Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/04/04

Udalak donostiarren laguntza eskatu du beharra duten pertsonen artean Udalaren zerbitzuak eta zaintzak zabaltzeko

Udalak deskargatzeko txostena egin du eta, bertan, etxeen atarietan jartzeko eskatzen du beharra duten ahalik eta pertsona gehien informatzeko
Udalak donostiarren laguntza eskatu du beharra duten pertsonen artean Udalaren zerbitzuak eta zaintzak zabaltzeko

Donostiako Udalak ekimena egin du behar gehien duten hiritarren artean informazioa zabaltzeko, hain zuzen ere, hiriak eskaintzen dituen zaintza- eta laguntza-zerbitzuei buruzko informazioa, bai Udalak eskaintzen dituenak, baita hiritarren sareak eta beste gizarte eragileek ematen dituztenak ere.  

Horretarako, Udalak donostiarrei laguntza eskatu die informazioa ahalik eta hiritar gehienen artean zabaltzeko. Hortaz, dokumentua egin du eta, bertan, informazio guztia zein laguntza eskatzeko dauden telefono zenbakiak jarri ditu. Horiek horrela, Udalak dokumentua www.donostia.eus/covid19 webgunean jarri du eta proposatu du deskargatzeko zein inprimatzeko eta etxeen atarietan jartzeko, edozein pertsonak kontsultatu eta, behar izanez gero, erabili ahal izateko.

Dokumentuak erakundeen telefono zenbakiak jasotzen ditu (larrialdietarako gizarte zerbitzuak, etxez etxeko laguntza zerbitzua, teleasistentzia), baita laguntza psikologikoa, indarkeria matxistari aurre egiteko laguntza, itxaropenaren telefonoa edo dolu-prozesuetarako laguntza eskatzeko zenbakiak ere. 

Dokumentuak, halaber, boluntarioen sare ezberdinen kontaktuak jasotzen ditu, bai Eusko Jaurlaritzak Gurutze Gorria eta Caritas-ekin elkarlanean sortutakoa, bai hiriko auzo ezberdinetan martxan jarri diren hiritar-ekimenak. Hortaz, aipatutako hiritar-ekimen sarearekin harremanetan jartzeko eskatzen da, baldin eta norbaitek erosketa egiteko, zaborra ateratzeko, maskotak paseatzera ateratzeko edo botikak jasotzeko beharra badu.

Donostiako alkate Eneko Goiak donostiarrei dei egin die ekimen honekin kolaboratzeko: “Helburua da, laguntza behar duten pertsona guztiengana iristea”. Ildo beretik, alkateak honakoa gogorarazi du: “Ekimen asko antolatu dira, eta horietako asko hiritarrek antolatu dituzte. Eta horiei esker erakundeok iristen ez garen lekutara iritsi dira”. Hortaz, sare horietan lan egiten ari diren pertsona guztiei eskerrak eman dizkie. 

Horrenbestez, Goiak azpimarratu du ekimena zabaltzearen garrantzia: “Helburua da beharra duen donostiar bat bera ere laguntzarik gabe ez gelditzea, laguntza hori non eskatu behar duen ez jakiteagatik”.

Deskargatu hemen eta inprimatu

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Posta bidezko botoa

  Agenda

2020/06/04 09:30:00

Markel Olano

   ETB 1, Egunon Euskadi 

YouTube