Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/03/31

EAJ-PNVren botoak Senatuko Autonomia Erkidegoetako Batzordearen bilera egitea ahalbidetu du coronavirusaren aurkako borrokan “euskal Administrazioen proposamen eta ardurak eztabaidatzeko”

Jeltzaleek krisiaren gestio “koordinatuagoa eta adostuagoa” egitea nahi dute eta, gainera, “egungoa bezalako egoera batean Parlamentua geldituta egoteak zentzurik ez” duela iritzi diote Goi Ganberako ordezkari eta langileen osasuna bermatuz gero
EAJ-PNVren botoak Senatuko Autonomia Erkidegoetako Batzordearen bilera egitea ahalbidetu du coronavirusaren aurkako borrokan “euskal Administrazioen proposamen eta ardurak eztabaidatzeko”

EAJ-PNVk Senatuko Autonomia Erkidegoetako Batzorde Orokorraren Presidenteari Batzordearen bilera lehenbailehen dei dezala babestu du coronavirus gaitzaren ondorioz ezarritako alarma egoerarekin hartutako neurriak eztabaidatzeko. Goi Ganberako Mahaiko ordezkari jeltzalea den Imanol Landaren botoak PSOE eta PPren arteko hiruna bozkako berdinketa hautsi du eta ekimenak aurrera egitea ahalbidetu du, berau “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioen proposamen eta ardurak eztabaidatzeko, eginbeharrak modu koordinatuagoan eta adostuagoan egin ahal izateko” tresna egokia dela iritziz.

Aipatutako Batzordean, dagozkion senatariek ez ezik, Gobernu zentral eta autonomikoetako ordezkariek ere har dezakete parte, horregatik “hartzen ari diren neurrien inguruko informazio gehiago eta hobea elkartrukatzeko aukera ematen du, bai esparru desberdinetan aplikatu ahal izateko, bai herritarrak informatu ahal izateko”.

EAJ-PNVk berretsi egin du Exekutibo zentralarekiko duen leialtasuna baina, aurreratu duenez, “egungoa bezalako egoera batean ez du zentzurik Parlamentua geldituta egoteak; inteligentzia politikoa izan behar dugu eta, senatari eta langile guztien osasuna bermatuz, parte hartzea ahalbidetzeko modua aurkitu behar dugu”. Autonomia Erkidegoetako Batzorde Orokorraren bilerak Covid-19 delakoa sortzen ari den eta sor lezakeen kalteak gutxitzeko helburuarekin “seriotasunez eta erantzukizunez” lan egiteko aukera ematen duela ziurtatu dute jeltzaleek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube