Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/03/30

Deba eta Mutriku arteko GI-638 errepideko lanak amaitu dituzte

Kostaldeko bi herrien arteko komunikazioa nabarmen hobetu da oinezkoentzako pasealekuarekin eta errepide berriarekin; gainera, Mutriku lurraldeko gainerako herriekin eta Mendaroko ospitalearekin lotzen du
Deba eta Mutriku arteko GI-638 errepideko lanak amaitu dituzte

Gipuzkoako Foru Aldundiak amaitutzat jo ditu Deba eta Mutriku lotzen dituen GI-638 errepide berriaren eraikuntza eta oinezkoentzako pasealekua kostaldeko ertzetik egiteko lanak. Hamalau hilabetez aritu dira obretan, eta 10 milioi eurotik gorako aurrekontua izan dute. Obra hauen bitartez, nabarmen hobetu da kostaldeko bi herrien arteko komunikazioa, bai oinezkoentzat eta baita gidarientzat ere. Errepide berriarekin Mutrikuk lotura hobea du nola lurraldeko gainontzeko herriekin, hala Mendaroko ospitalearekin.

Hain zuzen ere, lurraldeen arteko oreka da Foru Aldundiaren helburu estrategikoetako bat, jakitun baita azpiegitura onak izateak irisgarritasuna hobetzen duela, eta, gainera, zuzenean eragiten duela lehiakortasun ekonomikoan eta herritarren bizi kalitatean. Mutrikuren kasuan, GI-638 errepidea da lurraldearekin komunikaziorik zuzenena duena, eta errepide hori berritzeak hobekuntza nabarmena ekarri du.

Proiektuaren helburua errepidearen ibilbidea zabaltzea eta hobetzea izan da. Zazpi metroraino zabaldu dute galtzadaren zabalera, eta bihurguneak eta ibilbidearen puntu arazotsuenak leundu dituzte. Jarduketarik nabarmenenak  Ipitxarrin eta Alkolean egin dira. Lehenengoan, errepidearen kurbadura murriztu da eta 40 metro baino gehiagoko harri lubeta bat eraiki da; bigarrenean, berriz, tunel bat egin da, puntatik igarotzea erabat saihesteko.

GI-638 errepidea oso ibilia da –eguneko batez besteko intentsitatea 6.000 ibilgailukoa da–, bi udalerriak lotzeko ia aukera bakarra baita. Hobekuntza lan horiei esker, gidarien segurtasuna handitzeaz gain, herritarren osasuna eta bizi kalitatea hobetuko dira; izan ere, oinezkoentzako pasealekuari eta bidegorriari esker, herri horietako pasealdiak egiteko eta itsasertzeko paisaiaz gozatzeko aukera izango dute.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube