Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/03/25

Lurraldebusek %54 murriztu ditu zerbitzuak, baina %100ean mantentzen ditu ospitaletara doazenak

2022ko urtarrilaren 1era atzeratu du Ticket BAIren hasiera Gipuzkoako Foru Aldundiak
Lurraldebusek %54 murriztu ditu zerbitzuak, baina %100ean mantentzen ditu ospitaletara doazenak

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtebete atzeratuko du Ticket BAIren hasieran, 2022ko urtarrilaren 1era, Covid-19ak eragin duen egoera dela eta. Gipuzkoan, 2021eko urtarrilaren 1ean zen hastekoa proiektua eta, hortik aurrera, gradualki joango zen hedatzen 2022ko amaiera bitartean. Gaur iragarritako erabakiarekin, ordea, prozesu osoa urtebete atzeratzen da. Zerga betebehar berri honek jarduera ekonomikoak egiten dituzten eta euskal zerga ikuskaritzako eskumenpean dauden zergadun guztiei eragiten die, 54.000 inguru Gipuzkoan.

Eider Mendoza foru bozeramaileak azaldu duenez, Covid-19ak eragin duen agertoki ekonomikoak bete betean eragiten dio aipatutako kolektiboari, eta sektore askok beraien jarduera eten egin behar izan dute alarma egoera indarrean sartzearen ondotik. “Egoera normaltzen denean, jarduera ekonomikoa berreskuratzea izango da lehentasuna autonomo eta enpresentzat, baina baita Foru Aldundiarentzat ere. Horregatik erabaki dugu Ticket BAI bezalako proiektu garrantzitsu bat atzeratzea”, esan du. 

Autobusak

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Osasun Larrialdiko Adierazpenaren eta Garraio Ministerioak emandako agindu berriaren ondoren eta Euskadiko Garraio Agintaritzan adostutako neurriei jarraikiz, Lurraldebusi martxoaren 25etik aurrera, astelehena, eragingo dioten jarduera neurri berriak ezartzea erabaki du:

Zerbitzu eskaintzaren murrizketa

  • Hasiera batean, Lurraldebusek gaueko zerbitzuak kendu zituen, eta, horrez geroztik, eguneko zerbitzuetan murrizketak burutzen ari da.
  • Hilaren 16an, zerbitzu eskaintza % 45,87 murriztu zen, lanegunetan zein larunbat eta jaiegunetan, lan ordutegiarekin bat datorren ordutegia bermatuz, ospitaleetarako lineetan izan ezik, horietan zerbitzuek bere horretan jarraitu baitzuten.
  • Orain, martxoaren 24an TMA273/2020 Agindua, martxoaren 23koa, bidaiarien garraio zerbitzuak murrizteko argibideak ematen dituena, argitaratu ondoren, jarraibide berriek zerbitzuen murrizketa handiagoa ezartzen dute, eta, beraz, berriro ere espedizioak murriztu egingo dira martxoaren 25etik aurrera.
  • Batez besteko murrizketa % 54koa izango da gutxi gorabehera, eta lanerako mugikortasuna eta oinarrizko zerbitzuetara iritsi ahal izatea bermatuko dira. Hala ere, bidaiatzen duten pertsonen artean ahalik eta bereizketarik handiena bermatzeko, ezarri den edukiera berria osatzen duten espedizioak indartuko dira. 
  • Ospitaleetarako zerbitzu eskaintza % 100 mantentzen da, larunbatak eta jaiegunak barne. Horietan, hemendik aurrera, astegunetako eskaintza bera eskainiko da.
  • Aldaketa horien inguruko edozein zalantza argitzeko, Lurraldebusen bezeroarentzako arreta zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera dago doako 900 900 340 telefonoan, edo, bestela, www.lurraldebus.eus webgunea kontsulta daiteke.

Eguneroko garbiketa

  • Autobus bakoitza gutxienez egunean behin garbitzeko eta desinfektatzeko operatiboakbere horretan jarraitzen du. Horrez gain, Gasteizeko, Bilboko eta Donostiako geltokietako eta Bilboko aireportuko garbiketa indartu da. Bertan, bidaia amaitutakoan, autobusera sartzen diren pertsonek uki ditzaketen elementu nagusiak garbitzen dira.
  • Halaber, ospitaletara doazen zerbitzuen ezohiko garbiketa zabaldu da astelehenetik aurrera, martxoak 16, garbiketa gehigarri hori egitera kotxeretara joateko astia ez duten autobusetan.

Autobuserako sarbidea atzeko ateetatik

  • Gidatzen duen pertsona babesteko, ezin da aurreko atetik sartu, eta ez da onartzen eskudirutan ordaintzea; beraz, mugi/Lurraldebus txartelarekin egiten da ordainketa.

Edukiera baimendutako lekuen heren batera murriztea

  • Lurraldebusek heren batera mugatu du autobusen edukiera.  Lekuak, bai eserita joateko, bai zutik joateko, seinalizaturik egongo dira.
Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...