Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/03/25

Eragile ezberdinekin harremanetan, neurri ekonomikoak aztertzen eta une oro tolosarrak informatzen ari da udala

Beste behin, udaletik herritarrei etxean geratzeko deia egin zaie, baita erosketak arduraz eta astean behin egiteko ere. Gogorarazi dute, 70 urtetik gorako pertsonek etxean geratu behar dutela; tramiterik egiteko laguntza behar izanez gero 010 telefonora deitu.
Eragile ezberdinekin harremanetan, neurri ekonomikoak aztertzen eta une oro tolosarrak informatzen ari da udala

Egunean-eguneko gaien berri ematen jarraitzen du Udalak. Gaurkoan, udaletik lantzen eta mahai gainean dituzten kontuen argibideak eman ditu alkateak, Olatz Peon Ormazabalek.

#NiEtxeanGeratzenNaiz

Alkateak, lehenik eta behin, gogorarazi nahi izan du, Prebentzio Mahai osoaren izenean, osasun larrialdi egoera baten aurren gaudela eta behar beharrezkoa dela prebentzio eta babesneurriak areagotzea eta jarraibideak errespetatzea. “Soilik ezinbestekoa denean atera kalera, bakarka, eta erosketak arduraz egin eta beharrezkoak diren neurriak hartuz: etxetik atera aurretik garbitu eskuak, eskularruak erabili erosketak egiteko, erosi bakarrik behar duzuna, segurtasuna distantzia mantendu, ez geratu hizketan eta ez izan kontakturik beste pertsonekin, ahal bada mugikorrarekin edo txartelarekin ordaindu eta Covid19aren sintomarik baduzu edota 70 urte baino gehiago badituzu geratu etxean eta laguntza eskatu 010 telefonora deituta” azpimarratu du.

1. Eragile ezberdinekin harremanetan egunero

Alkateak jakinarazi du egunero-egunero egiten dituztela bideo-dei bidezko bilerak eragile eta kolektibo ezberdinekin eta harremanetan daudela saltoki handietako arduradunekin herritarrek erosketak modu seguruan egiteko aukera dutela bermatzeko. Tolosako dendariek ere kanpoko erakusmahaiak barrura sartzeko agindua jaso zuten atzo, prebentzio modura.

2. Neurri ekonomikoak aztertzen

“Erabakiak lasaitasunez, zuhurtziaz eta modu koordinatuan hartzea ezinbestekoa da une honetan, atzo bertan Gipuzkoako Fordu Aldundiak koronabirusa dela-eta hainbat zerga arloko neurri onartu zituen, horiek aztertzeari ekin diogu eta datozen egunetan argibide gehiago eta zehatzagoak emango ditugu honi buruz” adierazi du Olatz Peon Ormazabalek. Edonola ere, “lehentasuna da ordainketak malgutzea eta herritarrei erraztasunak ematea” gehitu du alkateak. 

3. Une oro herritarrak informatzen

Komunikazioak berebiziko garrantzia hartu duen honetan, udala ahalegin berezia egiten ari herritarrak ondo informatuak egon daitezen. “Garrantzitsua da informazioa iturri ofizialetatik jasotzea gaizki-ulerturik  ez egoteko, horrek nahasmena eta kezka sortu baitezake herritarren artean eta une honetan horrelako egoerak ekidin behar ditugu, egoera berezi bezain delikatua bizi dulako” gaineratu du alkateak.

“Sare sozialen bitartez jarraibide eta gomendioak zabaltzen gabiltza, hartutako neurri eta erabaki berriak komunikatzen ditugu egunero udalaren komunikazio kanalen zein komunikabideen bidez;  koronabirusari buruzko atal berezia ere sortu dugu webgunean eta edukiz elikatzen joango gara herritarrek beharrezkoa duten gai honi lotutako informazio guztia bertan izan dezaten: eguneroko  datuak, albisteak, gomendioak....” azaldu du Olatz Peon Ormazabalek.

4. Udal langileria beharratara egokitzen

Udala langileria berrantolatzen eta berregituratzen ari da momentuko beharrei erantzuteko eta baita  datozen egunotan sor daitezkeen egoerei aurre egiteko. “Une honetan, udal langile guztiak krisiari aurre egiteko lanean dabiltza, datozen egunetan zenbait sailetan lan karga areagotu daitekeela aurreikusta eta horiek indartuko ditugu udal langileak berrantolatuz; aurrez-aurreko zerbitzua eskaintzen dabiltzan langileen kasuan, lan talde eta txanda ezberdinak antolatu ditugu prebentzio neurri modura, kutsatzeak saihesteko eta lorezaintzako langileak, esaterako, kale garbiketara bideratu ditugu, kaleen desinfekzio lanetan sakontzeko” azpimarratu du alkateak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Posta bidezko botoa

  Agenda

2020/06/04 09:30:00

Markel Olano

   ETB 1, Egunon Euskadi 

YouTube