Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/02/25

Bildarratzek euskal erakundeekiko “kolaborazioa eta elkarrizketa” sustatzea eskatu dio Gobernuko Presidenteari Terrorismoaren Biktimen Memoriako Zentroaren gestioan

EAJ-PNVko bozeramaileak “Euskadin dagoen aniztasun soziala jasotzeko beharra” helarazi dio Sanchezi Gobernuaren Kontrolerako Saioan.
Bildarratzek euskal erakundeekiko “kolaborazioa eta elkarrizketa” sustatzea eskatu dio Gobernuko Presidenteari Terrorismoaren Biktimen Memoriako Zentroaren gestioan

Jokin Bildarratzek euskal erakundeekiko “kolaborazioa eta elkarrizketa” sustatzea eskatu dio Gobernuko Presidenteari Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroa gestionatzerakoan, “Euskadin dagoen aniztasun soziala jasotzeko”. Gobernuaren Kontrolerako Saioan, EAJ-PNVko bozeramaileak Zentroa gestionatzeko zer nolako harreman esparrua ezartzeko asmoa duen galdegin dio Pedro Sanchezi eta Eusko Jaurlaritza informatuta eta integratuta mantentzea eskatu dio, “orain arte gertatu ez dena”.

Senatari jeltzaleak Gasteiz eta Madrilgo Gobernuek oraintsu transferentzien inguruan lortutako adostasunarekin erakutsitako jokabidearekin jarraitzeko deia luzatu dio, “nahiz eta batzuk legea betetzea Espainia deuseztatzea dela esaten duten”. Ildo honetatik, bere kezka helarazi dio Sanchezi bera Moncloara heldu baino lehenagoko Gobernuak egin zuen gestio eta zuzendaritza lanarengatik, “euskal erakundeak kontuan izan gabe”. Baita ere, gaitzetsi egin du Zentroa 2015ean inauguratu zenetik Patronatoa bitan baino ez dela batzartu, eta Talde exekutiboa, berriz, lau aldiz. “Honen ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren eta biktimen elkarteen kolaborazio aktiborik ezin izan da gauzatu. Nork hartzen ditu erabakiak? Noren izenean? Nor kontuan hartuz?, galdetu du. Inaugurazioa egin eta bost urte geroago “memoria zentroa oraindik itxita egotea” ere kritikatu du Bildarratzek, “nahiz eta ez den egon hauteskunde kanpainarik  bere aurkezpen publikoa egin gabe”.

Azkenik, “terrorismoak Estatuan eta Euskadin inpaktu oso larria” utzi duela naabarmendu du Bildarratzek, eta horregatik hain zuzen, “etorkizunera begira elkarbizitza zintzoa eraikitzeko lanak egiteke ditugu”, azpimarratu du, eta horretarako beharrezkoa iritzi dio “gertatutakoaren begirada argia eta kritikoa” egitea.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube