Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Iñigo Urkullu aho batez Lehendakarigai apirilaren 5eko Euskadiko Hauteskundeetarako
Aberri Batzarrak onartu ditu EAJ-PNVk hurrengo hauteskundeetara eramango dituen zerrendak: Urkullu izango da Arabako zerrendaburua, Leixuri Arrizabalaga Bizkaikoa eta Bakartxo Tejeria Gipuzkoakoa-
Gipuzkoako hauteskunde zerrenda
Hautagai zerrenda - 2020/02/25
EAJ-PNVren Aberri Batzarrak onartu ditu apirilaren 5eko Euskal Hauteskundeetara talde jeltzaleak eramango dituen zerrendak. Iñigo Urkullu, EAJ-PNVren Uri Erakundeetan proposatu den lehendakarigai bakarra, aho batez aukeratu dute gaur apirileko hauteskundeetarako. Aho batez ere aukeratua izan da Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarrerako Presidentegai. 2016an bezala, Urkullu, 2012tik Lehendakari dena, Arabako Herrialde Historikoko zerrendaburua izango da. Bigarren joango da Jone Berriozabal eta hirugarren José Antonio Suso. Leixuri Arrizabalaga, eusko legebiltzarkidea 2012tik eta Gatikako alkatea, Bizkaiko zerrendaburua izango da; Josu Erkoreka, 2016ko zerrendaburua, bigarren joango da eta Iñigo Iturrate hirugarren. Gipuzkoan, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko Presidente andrea izango da zerrendaburua. Bigarren joango da María Eugenia Arrizabalaga eta hirugarren Joseba Egibar.
EAJ-PNVk apirilaren 5eko hauteskundeetan aurkeztuko dituen 75 hautagaietatik, 38 dira emakumeak eta 37 gizonak.
Aberri Batzarrak gaur hartu duen erabakiak amaiera eman dio urtarrilaren 15ean abian jarri zen prozesuari. Barne hauteskunde prozesua, ohikoa denez, zerrenda irekien bidez bideratu da eta EAJ-PNVko alderdikide guztiek izan dute parte hartzeko aukera. Beraiek izan dira hautagaiak proposatu eta aukeratu dituztenak.
Urkullu: “Euskadi bidezkoagoa, solidarioagoa eta batuagoa eraikitzen jarraituko dugu etengabe hobetzeko asmoari eutsiz, konformismoan erori gabe eta egindakoa hausnartuz”
Lehendakari eta EAJ-PNVk berrautaketarako aurkeztuko duen lehendakarigaiak alderdikide jeltzaleei eskertu die gaur berretsi dioten konfiantza eta “barne demokrazian eta parte hartzean eredugarri izateagatik”
Iñigo Urkullu Lehendakariak hitz egin du EAJ-PNVren Aberri Batzarraren aurrean, jeltzaleen organo gorenak berrautaketarako hautagai aukeratzea erabaki eta minutu batzuk geroago. “Gaur da esker ona adierazteko eguna, esker ona zuen konfiantzagatik eta barne demokrazian eta parte hartzean eredugarri izateagatik” izan dira Urkulluk EAJ-PNVko alderdikideei esan dizkien lehen hitzak. “Euskadiko Lehendakari izatea baino ohore handiagorik ez dago. Eman didazuen konfiantza eskertzen dut apaltasunez, ilusioarekin eta inoiz baino indar handiagoarekin”. Lehendakariak baieztatu du konfiantzaren berrespena iritsi zaiola “oso une berezi batean, egunotan erakusten ari baikara egiten dugunaren hausnarketa kritikoa egiten dugula eta etengabeko hobekuntza berezko dugula, eta horixe ere dela niretzat gure herriaren zerbitzura egotea. Konformismorik ez, autokonplazentziarik ez: auto-exijentzia eta konpromiso zintzoa etengabe hobetzeko helburuarekin. Hori da EAJ ereduaren motorea”. Urkulluk, une batez, Alberto Sololuze eta Joaquín Beltrán gogoratu nahi izan ditu, otsailaren 6tik Zaldibarko zabortegiko ezbeharraren ondorioz, lurperatuta jarraitzen duten langileak: “Jaurlaritza eta erakundeak buru belarri ari gara Alberto eta Joaquín aurkitzeko,baita luiziaren ondorioz sortu diren arazoak eta konplikazioak konpontzeko ere. Halaber, gertatutakoaren inguruan hausnartu behar dugu, hori delako hobetzeko eta aurrera egiteko bidea”, baieztatu du.
“Eredu bat daukagu, eta funtzionatzen duela erakutsi dugu. Eman genuen hitza bete dugu. Langabezia %10etik jaitsi dugu baina hori ez da nahikoa: enplegu gehiago eta hobea lortzen jarraitu behar dugu. Gobernuaren konpromisoa lortu dugu, lehen aldiz, Gernikako Estatutua osorik betetzeko, baina hori ere ez da nahikoa: betetzea lortu dugu eta barne akordioa indartu behar dugu autogobernu handiagoa eta hobea lortzeko. Hiru trantsizio globali ekin beharko diegu: demografiko-soziala, ekologiko-energetikoa eta teknologiko-digitala. Lanean jarraitu behar dugu, egunez egun, atsedenik hartu gabe, Euskadiren zerbitzura. Proiektua badugu, pertsonak eta lantaldea baditugu. Ideia bat, indarra eta ilusioa dauzkagu. Hain momentu berezi honetan erronka bat elkarren artean partekatzea proposatzen dizuet: Euskadi hobetzen jarraitzeko anbizioa, urratsez urrats. Ez gara geldituko. Autokonplazentziarik gabe, eginikoari buruzko hausnarketa eginaz eta etengabe hobetzeko ereduarekin jarraituko dugu Euskadi bidezkoagoa,solidarioagoa eta batuagoa eraikitzen. Euskal nazioa eraikitzen jarraituko dugu: Eta EAJren indarrarekin eta ilusioarekin egingo dugu”, amaitu du Urkulluk.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31