Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/02/06

AKTIBATU 2020 Natura turismoa eta Iraunkortasunaren VIII. Jardunaldia Tolosan

Tolosako alkateak nabarmendu duenez: “horrelako jardunaldi bat Tolosan ospatzeak garrantzia berezia du guretzat, turismo jasangarriaren aldeko apustuan, sektoreko profesionalen esperientzietatik ikasteko aukera eskaintzen digulako”.
AKTIBATU 2020 Natura turismoa eta Iraunkortasunaren VIII. Jardunaldia Tolosan

Datorren ostegunean, otsailaren 13an, AKTIBATU 2020 Natura turismoa eta Iraunkortasunaren jardunaldiaren VIII. edizioa ospatuko da. Sektoreko profesionalak, sektore pribatuko zein publikoko bestelako profesionalak edota turismoa eta iraunkortasunarekin zerikusia duten ikertzaileak eta ikasleak biltzen dituen ekimena eta eztabaidarako gunea da AKTIBATU.

Tolosako Topic zentroan ospatuko da jardunaldia, BiziBiziki natura turismoa eta iraunkortasuneko aholkularitza enpresak antolatuta, Tolosako Udalaren, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Turismoa lehen mailako sektore ekonomikoa den garai honetan, ezinbestekoa da turismo-estrategiak iraunkortasun klabeetan lantzea, eta helburu hori du jardunaldiak, azken finean, gizarte guztiarentzat onuragarria izan daitekeen turismoaren aldeko apustuan indarra egiteko.

Olatz Peon Tolosako alkateak nabarmendu duenez, “Tolosako Udalak apustu irmoa egiten du turismo jasangarriaren alde eta norantza horretan lan egin dugu eta lanean jarraituko dugu datozen urteetan ere; eta Aktibatu bezalako jardunaldia Tolosan ospatzeak garrantzia berezia du guretzat, bertako zein atzerriko hizlarien  esperientzia, ezagutzak partekatu eta eredu ezberdinetatik ikasteko aukera eskaintzen digulako eta gainera, elkarlan publiko-pribatua sustatzeko topagunea ere badelako”.

Goiz zein arratsaldean, protagonista nagusiak hitzaldiak izango dira; Euskal Herriko zein nazioarteko hizlariak izango dira, beraien esperientzia eta ezagutzak elkarbanatu eta gurera estrapolatu daitezkeen gaiak jorratuko dituztenak.Arratsaldean, hausnarketarako guneak ere eskainiko dira, horrela bazkal ostean mugikortasuna, turismo birsortzailea edota bisitarien fluxuen inguruko guneak bultzatuko dira.

Informazio gehiagorako edota izena emateko: www.aktibatu.eus.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube