Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/02/03

Zumarragako aurrekontua 2020 urterako

Joan den ostegunean, ezohiko osoko bilkuran, Zumarragako Udalak 2020rako duen aurrekontua onartu zen; gehiengo absolutua duen alderdi sozialistak baino bozkatu eta babestu ez zuen aurrekontua. Gehiengo horrekin, ez dugu ulertzen osoko bilkurara legezko epeetatik kanpo eraman izanaren arrazoia. Esango digute antolakuntza aldaketa berriagatik dela, baina errealitatea da aldaketa horrek ez duela atzerapena justifikatzen.
Zumarragako aurrekontua 2020 urterako

Zumarragako EAJ-PNVko zinegotziok aurrekontu hauek ez babestea erabaki genuen, Udalaren egoera ekonomikoarekin kezkatuta gaudelako eta hala helarazi nahi izan genuelako osoko bilkuran. Uste dugulako beharrezkoa dela egoeraz jabetzea eta neurriak hartzen hastea.

Azter dezagun aurrekontua...

Guztira 12,5milioi euro, inbertsioetarako, eta 165.000 euro, aurrekontu orokorraren %1,32. Aurreko urtean baino %70 gutxiago da hori; iaz 500.000 euro baino gehiago zituen inbertsioetarako. Aipatu bezala, hiru aldiz diru gehiago bideratzen dugu finantza kargak ordaintzera (zorra, kanonak eta interesak), inbertitzera baino.

Eta, hala ere, gastu arrunta edo transferentzia arruntak %7 igo dira urte batetik bestera. Gaur-gaurkoz, aurrekontu honekin, Udalak aurrezteko eta edozein inbertsio baliabide propioekin finantzatzeko duen gaitasuna oso murritza da.

Esango digute igogailua eta pasabidea egingo ditugula, eta ondo iruditzen zaigu (hobetzeko proposamen batzuk txertatu ahal izango ditugu, edo hala espero dugu), baina inbertsio horiek ez dira2020rako aurrekontu honetatik aterako; aterako badira, diruzaintzako gerakinetik aterako dira. Hurrengo asteetan iazko aurrekontuaren likidazioa ezagutu beharko genuke, eta hor ikusiko dugu benetan ba ote dagoen inbertsio horiek egiteko aukerarik. Espero dezagun hala izatea Zumarragaren onerako.

Baina kontuz, gerakinak ez du betiko irauten. Eta gastu arrunta modu horretan handitzen jarraitzen badugu, are gutxiago iraungo du. Zumarragako inbertsioetarako beste erakunde batzuetatik dirua lortzea oso ondo dago, baina horrek ez du esan nahi udal kontuak zorroztasuzez kudeatzeari utzi diezaiokegunik.

Pasa den ostegunean ere onartu zen udal-antolaketaren aldaketaren inguruan, uste dugu udal-eraginkortasuna hobetzea ekar dezakeela, baina ohartarazi nahi dugu, halaber, aldaketak ezin duela oposizioak udalaren egunerokoan duen partehartzea murriztu. Horretarako, aurrekontu honen tramitazioa ikusi besterik ez dago, herritarren artean inolako partaidetza-prozesurik izan ez duen tramitazio prozesua.

Elkarlaneko gobernantzan oinarritutako prozesu bat faltan bota dugu. Guk irmoki sinesten dugu eredu honetan, eta ikusi dugu zeinu ezberdinetako udal korporazioek partehartze eredu hauen aldeko apustua egin dutela; era batekoak edo bestekoak, baina partehartzaileak. Bide batez, legeak ere hortara behartzen gaituela aipatu nahi genuke (2016ko apirileko 2/2016 Legea, Toki Erakundeei buruzko legea)

Garbi dago udal honek urratsak egin behar dituela gobernantza irekiagoa eta gardenagoa lortzeko,gehiengo absolutuak ezin dira izan politika parte-hartzaileen traba edo oztopo.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube