Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Mugikortasun Plana egitea inoiz baino beharrezkoagoa da
Lasarte-Oriako EAJ-PNVk,ontzat jo du Lurraldebusen autobus lineen emakida berria, eta gobernu taldeari eskatu dio martxan jar dezala 2019ko urriko udalbatzan onartu zen Mugikortasun Plana.
Buruntzaldeko autobus kontzesioaren albistea jakin ostean, Lasarte-Oriako EAJ-PNV udal taldeak, Jon Antxordoki bozeramailearen bitartez, honako hau jakinarazi du: “Aldundiak kudeatu duen lizitazio berriarekin Lasarte-Oriak izango dituen Buruntzaldeko autobus zerbitzuei dagokienez, lasai egon gaitezke. Ezen egia Lasarte-Orian autobusetan murrizketak izango genituela argitaratu zena. Guztiz kontrakoa da. Tolosa-Donostia linea, Andoain eta Lasarte-Oriatik igarotzen dena, egunean 162 zerbitzu izatetik 173 zerbitzu izatera pasako da; Lasarte-Oriatik Donostiara doan lineak 46 zerbitzu berri izango ditu eta, batez ere, asteburuetan ospitaleetara joateko autobus zuzena izango dugu, 46 zerbitzurekin. Badakigu inork ez dituela zuzenduko autobus gutxiago aurreikusten zituzten adierazpenak, baina denborak arrazoia kendu die".
Udal kudeaketari begira, EAJ-PNVk gogorarazi duenez, 'Urrian mugikortasunari buruzko mozioa aurkeztu genuen osoko bilkuran. Gobernu taldeak gure proposamena atzera bota zuen, eta onartu zuen mozioan Mugikortasun Udal Plan bat egiteko konpromisoa hartu zuen parte-hartze prozesu baten bidez. Gure ustez, plan honekin abiatzeko unea da, garraio publikoa sustatzen jarraitu behar baitugu, daukagun bidegorri sarea, eta nola ez, gure mozioan proposatzen genuen oinezkoen eta bizikleten lehentasuna, Tajamarretik Ola Kalera doan "30 zona" probarekin batera. Espero dugu alkate berriak, Valdivia jaunak, gure ustez ezinbestekoa den plan hau martxan jartzea Lasarte-Oria hobe bat lortzeko ".
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
DONOSTIA
2026/02/25
IRUN
2026/02/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



