Alderdi Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/01/21

Santanok eta PSEk EAJ-PNVrekiko akordioa alde bakarretik hautsi dute udal aurrekontuak EH Bildurekin eta Elkarrekin-Podemosekin adostuz

Denbora igarota agerian geratu da ez Santanok ez PSEk ez dutela akordiorik nahi EAJrekin Irunen ez orain ez lehen.
Santanok eta PSEk EAJ-PNVrekiko akordioa alde bakarretik hautsi dute udal aurrekontuak EH Bildurekin eta Elkarrekin-Podemosekin adostuz

EAJk eta PSEk 2019ko ekainean izenpetutako akordioak udal aurrekontuen  onarpena negoziaketa bitartez bermatzera lotzen ditu bi alderdi politikoak. “Udalerri batean akordiorik lortzen ez bada, bi alderdietako lurralde zuzendaritzek esku hartuko dute konponezinak bideratzeko eta akordioa bermatzeko.” 

Santanok eta PSEk, bakoitzak bere eremuan, udalerrian eta, hala behar balitz, lurralde mailan, EAJrekin negoziatzeko nahitaezko betebeharrari bizkarra emanez, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemosekin aurrekontu-akordio itxiak aurkeztu dituzte, hitzartutako arauaren aurka joz bete-betean.

Nabarmenki egiaztatua geratu da baita ere EH Bilduren eta Elkarrekin-Podemosen jarrera politikoaren izaera taktiko eta gezurtia 2019ko udal hauteskunde ostean alkatea izendatzeko aldian. 

EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemosek Santanoren aldeko hautua egin dute.

EAJ-PNVk

  1. Ituna jarraitzeko lurralde mailako batzordea deitzen du, Santano jaunak eta bere udal taldeak Irungo Udalean eragindako egoera aztertzeko.
  2. Bitartean, bere udal taldeak Aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa guztiei eta botoari eutsiko die. 

GIPUZKO BURU BATZARRA

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...