Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/01/10

Getariako EAJk 2020ko aurrekontua aberasteko hainbat egokitzapen eta proposamen luzatu dizkio udal gobernuari

Aitor Urresti “onartezina iruditzen zaigu Batzordeetan behin eta berriz adierazi ditugun akatsak ez zuzentzea eta gainera aurrekontu akatsduna onartzea EH Bilduk. Oinarrizkoa da aurrekontuaren datuak egokiak izatea udal kudeaketa eraginkor, garden eta zuzenerako. Egun ez dira baldintza horiek betetzen”.n.
Getariako EAJk 2020ko aurrekontua aberasteko hainbat egokitzapen eta proposamen luzatu dizkio udal gobernuari

Getariako EAJ-PNVek 2020ko aurrekontua aberasteko hainbat egokitzapen eta proiektu berriren proposamen ugari luzatu dizkio Udal Gobernuari. Aitor Urresti bozeramaleak azaldu duenez, zuzenketa hauek bi oinarri nagusi dituzte: “EH Bilduk aldebakarrez onartutako  proposamenean zeuden akatsak zuzentzea eta  hurrengo lau urteetarako proiektuei bidea egitea herriko etorkizunaren oinarriak ezartzeko”.

Hori horrela, azaroko Osoko Bilkuran EH Bilduren aldeko botoekin soilik onartu zen aurrekontuari honako “akats zuzenketak” egiteko eskaera luzatu diote gobernuari jeltzaleek: “Onartezina iruditzen zaigu Udal Batzordeetan behin eta berriz adierazi ditugun akatsak ez zuzentzea eta gainera aurrekontu akatsduna onartzea EH Bilduk. Bai Gastuen kapituluan eta baita Sarreren kapituluan ere, hainbat akats daude eta hauek zuzendu beharrekoak dira. Oinarrizkoa da aurrekontuaren datuak egokiak izatea udal kudeaketa eraginkor, garden eta zuzenerako. Egun ez dira baldintza horiek betetzen. Sarreren kasuan, 1. Kapituluan, 2020ko ordenantza fiskaletan agertzen diren igoerak aplikatzeke daude; eta 3. Kapituluan 2020ko ordenantzetan onartutako tasen igoera betetzea eta isunen zenbatekoan aldaketarik ez izatea”.

Gastuen atalean ere hainbat akats daudela adierazi du EAJ Getariako Udal Taldeak: “1.Kapituluan 10.000€ kontabilizatzea falta da; 2. Kapituluan 30.000€ igotzea; eta 6. Kapituluan Turismo Garapena, Memoria historikoa, Surfeko lokala  eta herri-bideen partida  gehitu behar da ere”. Nabarmendu dute ere Elkano 500eko diru partida IV. Kapituluan beharko lukeela egon eta ez dela agertzen.

Horrez gain, udal aurrekontua aberasteko proposamen ugari ere luzatu dituzte:

  1. Kale garbiketarako partida mantentzea 15.000 eurotan (iazko kopuru bera): “Eskaera  hau  betetzea eskatzen Dugu EAJtatik. 2019 urtean ezarrita zegoen baina erabilerarik ez zaio eman. Herriaren lehen beharretako bat  garbiketa dela uste dugu eta hau mantendu eta sustatu beharrekoa da. Dirua ipini eta lan egin”.
  2. Herruera kale ondoko kurba hobetzeko 10.000€: “Bide zati honen egoera oso tamalgarria da, eta okerrera doa denborarekin. Horrez gain kamioien trafikoa igotzearekin  egoera asko okertuko da. Berau konpondu eta mantenu lana egin behar da”.
  3. Parke estaliaren proiektua idazteko 10.000€.
  4. Herriko merkataritza bultzatzeko proiektu estrategikoen garapenerako 2.000€.
  5. Gaztediaren babesa eta sustapenerako 3.000€.
  6. Magallanes kalea berritzeko proiektua idaztea 10.000€.
  7. Agirre lehendakariaren plazatik, krixketaneko iturrigañerako pasabideko egoeraren azterketa egiteko 5.000€.
  8. Agenda 21era berriz atxikitzeko partida eratzeko eskaera luzatu dute ere.
  9. 6.000€ Polikiroldegiko auditoria bat egiteko. “Kontuan izan behar dugu, Polikiroldegiko emakidaren luzapena aurten bukatzen dela kontuan izanda,  berriz lehiaketara kontuak argituta atera behar dela uste dugu” nabarmendu du Urrestik.
  10. Itsas Gastronomika elkarteari laguntza 2.500€ igotzea elkartetik proposatu duten plana garatzeko.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube