Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/12/13

Donostiako Udalak omenaldia egin dio Alfonso Morcillori bere erailketaren 25. urteurrenean

Bere oroimenean lore eskaintza bat egin da Udalbatza aretoan
Donostiako Udalak  omenaldia  egin dio Alfonso Morcillori bere erailketaren 25. urteurrenean

Donostiako Udalak Alfonso  omendu eta gogoratu du bere hilketaren 25. urteurrenean. Udalbatzan egin den ekitaldian, Morcilloren senideak, Eneko Goia alkateak eta Udal korporazioko ordezkariek hartu dute parte. Honen ondoren lore eskaintza bat egin zaio  bere izenean dagoen plakan.

Eneko Goia alkateak esan duenez, “modu injustu eta krudelean” erail zuten, eta Morcilloren familiari Udalbatzaren gertutasuna helarazi nahi izan dio.

Alkateak “gizaseme eta langile” moduan gogoratu nahi izan du Morcillo, “biktima guztien memoria, justizia eta erreparazioa bait dira bake eta askatasunean oinarritutako bizikidetzarako bidea”.

“Gogoratzea, memoria egitea, nolabait ere modu injustu eta krudelean hil zituzten pertsonak nolabait bizirik mantentzea da”, esan du Goiak.

Ekimen honekin, Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Batzordearen bitartez, konpromiso irmo bat mantentzen jarraitzen du: terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak herriaren oroimenean iraunaraztea eta haiei buruz egia kontatu, justizia egin eta ordain morala nahiz duintasuna emateko eskubidea zaintzea.

Alfonso Morcillo 1994ko abenduaren 15aren goizean erail zuen Lasarten ETAren talde batek, 40 urte zituela Donostiako Udaltzaingoko bere lanpostura zihoala. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube