Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/12/12

EAJ-PNVtik Jesus Zaballos de Llanosek egindako lana eskertzen dugu

Lasarte Oriako EAJ-PNVk ohar bat kaleratu du Jesus Zaballos de Llanos alkateak dimisioa eman ondoren. Bertan, egindako lana eta EAJ-PNV udal taldearekin izandako tratua eskertu diote
EAJ-PNVtik Jesus Zaballos de Llanosek egindako lana eskertzen dugu

Jesus Zaballos de Llanosek alkate gisa emandako dimisioaren berri izan ostean, Lasarte-Oriako EAJ-PNV udal taldeak honako hitzak eman ditu, Jon Antxordoki bozeramailearen bitartez: "Jesus Zaballos de Llanosi eskerrak eman nahi dizkiogu alkate gisa udalaren buruan egin duen lanagatik. Alde askotan politikoki diferenteak izateaz gain, gure udalerriaren alde lan egin du, eta beti da eskertzekoa lan hori. Espero dugu ahalik eta azkarren osatzea eta berrezartzea, eta laster erronka profesional berriei ekin ahal izatea, onena opa diogu. Gure taldetik pertsonalki eskertu nahi dugu Jesus Zaballos jaunari izan dugun harremana, azken urte hauetan landu duguna, akordio eta desadostasunetan, baina elkarrekiko errespetuan oinarritua, beti Lasarte-Oriaren onarena helburu izanda ".

EAJ-PNVren esanetan, adostasuna eta elkarlana bultzatzea behar da eta "Lasarte-Oriaren alde lan egiten jarraitzeari begira, espero dugu eratuko den talde berria prest egotea eskuak zabalik lanean jarraitzeko, indar politiko guztien artean hurrengo urteetan datozkigun eta hilabete hauetan oinarriak finkatzen ari diren erronkei heltzeko".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube