Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/12/09

Itsasoan galdutako pertsonei laguntzea eta pertsona guztien eskubideak babestea, estatuen betebeharra da

Berretsi egiten dugu Aita Mariren lan humanitarioari ematen diogun babesa, eta pertsona migratzaile eta errefuxiatuen eskubideak bermatzeko Gipuzkoako herritarrek eskatzen dutenarekin dugun konpromiso irmoa
Itsasoan galdutako pertsonei laguntzea eta pertsona guztien eskubideak babestea, estatuen betebeharra da

"Migratzaileak atxilotzeko Libiako kostazainei laguntza emateko EBk Mediterraneoan duen politika ankerra da. Nazioarteko komunitateak ezin die ezikusiarena egiten jarraitu migratzaileek jasaten dituzten izugarrikeria imajinaezinei "adierazi du Maria Eugenia Arrizabalagak, EAJ-PNV bozeramaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan, EAJ-PNV batzarkide taldeak eskatuta Giza Eskubideen Batzordean Aita Mari SMHko ordezkarien agerraldiari buruz. "Itsasoan galdutako pertsonei laguntzea eta pertsona guztien eskubideak babestea estatuen betebeharra da – azpimarratu du –.

"Europar Batasunak – gaineratu du Arrizabalagak – premiaz diseinatu behar du migratzaile eta errefuxiatuen eskubideak bermatzeko kudeaketa-eredu bat, bai eta itsas zabalean laguntza jaso duten pertsona hondoratuen eta Mediterraneoan biziak salbatzen lan egiten duten pertsonen eskubideak bermatzeko kudeaketa-eredu bat ere". "EAJ-PNV batzarkide taldetik – jarraitu du bozeramaile abertzaleak – Gipuzkoako herritarrek migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideak bermatzeko eskatzen dutenarekin eta kontzientzia zibikoak eta printzipio humanitarioek agintzen dutenarekin dugun konpromiso irmoa erakutsi nahi dugu".

"Espainiako gobernuak Aita Mari blokeatzeko jarrera onartezina izan arren – azpimarratu du –, azkenean Aita Marik itsasoratu eta 78 itsasoan galdutakoak erreskatatu ahal izan zituen, 78 gizaki heriotza seguru batetik salbatu ahal izan zituen, eta, horregatik, EAJ-PNV batzarkide taldeak gure eskerrik beroena adierazi nahi dizuegu Aita Marik egiten duen lanagatik, eta gure babes osoa erakutsi". Maria Eugenia Arrizabalaga ados agertu da SMHko bozeramaileak adierazitako ideiarekin; haren arabera, euskal erakundeek (asilo- eta migrazio-politiketan eskumenik ez izan arren) eskumena badute giza eskubideen eta pertsona guztien arteko errespetu- eta bizikidetza-balioen aldeko gizarte-pedagogia egiteko, jatorria edozein dela ere.

Amaitzeko, Arrizabalagak Estatuko Gobernuari eta EBri migratzaileen eta errefuxiatuen harrerari buruz hartutako konpromisoak bete ditzaten eskatu die berriro, "ez EBk ez Estatuak inoiz bete ez dituzten konpromisoak, eta erabat ahaztuta dituztenak".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube