Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/12/03

Adifek, Euskotrenek duen proposamenaren inguruan zalantzak adierazteak kezkatzen gaitu

Euskotrenek Topoko bideak, trenbide-espaziora lekualdatzearen aldeko apustua egin du
Adifek, Euskotrenek duen proposamenaren inguruan zalantzak adierazteak kezkatzen gaitu

Xabier Iridoyk eta Miren Guezuragak, Irungo EAJ-PNVko bozeramaleak eta zinegotziak, gaur goizean Via Irun proiektuak bizi duen egoeraren ondorioz kezkatuta daudela azaldu dute. "2018an proiektuaren garapenaren tramitazio konplexuari hasiera eman zitzaion. 2019ko martxoan Hiritarren Parte-hartze fasea amaitutzat eman zen, eta orain, aste honetan Gobernu sozialistak HAPNren Aldaketa Puntualaren Helburuak eta Irizpideak aurkeztuko ditu Planeamenduko Aholku Batzordean. Besteak beste, hainbat erakunderen, elkarteren eta herritarren ekarpenak, iradokizunak eta iritziak jasoko dituen zirriborroa".

Via Irun proiektua, hiri-proiektu gisa mahai gaineratzen da. Irungo hirigunea birsortzeko erronka handi bat, "gure hiriaren erdigunea berreskuratzeko giltzarria" esan du talde jeltzaleak, "egun, Adifen eta ETSren trenbideen bitartez, bitan zatituta dagoen hiri-espazio bat berpizteko eta bat egiteko aukera".

Joan den ostiralean, Bozeramaileen Batzordean, Santano alkateak, ostegunean izan zuen Jarraipen Batzordean jorratutakoa gainerako taldeetara luzatu zuen. "Udalak, Adifek, Eusko Jaurlaritzak - ETSk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen duten batzordean, ETSk Irungo erdigunea bitan banatzen duen Topoaren bidea, trenbide gunera eramateko eta hala hiriko zuloa kentzeko proiektua aurkeztu zuen" azaldu du Iridoyk. "2 alternatiba posibleetatik, hau da, Topoaren bideak lurperatu edo trenbide-gunera lekualdatu, erakunde guztiek, ADIFek izan ezik, lekualdatzearen alde egin zuten. Irunerako aukerarik onena dela gailenduz".

Hori dela eta, Irungo EAJ-PNVk "topoaren tren bideak lekuz aldatzearen aldeko apustua da gurea", esan du Guezuragak, "hainbat arrazoirengatik gainera, besteak beste, Lopez de Becerra kalearen eta haren inguruaren zati bat eta baita Jacobo Arbelaitzen atzeko aldea ere, berreskuratuko lirakeelako. Halaber, Irunek 60.000 m² baino gehiago berreskuratuko lituzke, hainbat erabilera desberdinetarako. Are gehiago, Ventasetik Kolon Pasealekuraino edo Plaiaundiko zubiraino, zoru lerro zabal bat liberatuko litzateke eta horrek, anbizio handiko eta oso interesgarria den bide berdea sortzeko balio lezake" adierazi du. ETSk bi ideia berritzaile proposatzen dituela ere esan du zinegotzi jeltzaleak, "alde batetik, Kolon Pasealekuko zubiaren iparraldea estaliko duen plaza berri bat sortzea eta bestalde, Jacobo Arbelaiz kaletik, Lope de Irigoyen kalerainoko oinezkoentzako pasabidea egokitzea".

Proiektuaren aurrerapenean agertzen ez diren ideiak eta hausnarketak dira hauek, baina EAJ-PNVk beharrezkotzat jotzen ditu. "2015 HAPOn planteatu ziren neurriak dira eta, gainera, hiriaren integrazioa eta garapena bultzatzen ditu, eta mugikortasuna hobetzeko ideiak ere kontuan ditu". Hori bai, argi utzi dute Eusko Jaurlaritza - ETSren proposamen honek Adifen eskutik joan behar duela, "planteamendu horrek ETSri trenbide-lekua ematea suposatzen duelako. Tamalez, 2020ko otsailera arte, Adifek ez du bere estazioaren proiektua aurkeztuko. Halaber, gutxi balitz bezala, ETSk aurkeztutako proposamenaren inguruan zalantzak dituela azaldu zuen. Adifen proiektua funtsezkoa da Irunen etorkizuna zein izango den erabakitzeko, eta, horren gainean, gainerako azpiegiturak: topoaren geltokia, autobus geltoki posiblea, komunikazio bide berriak...definitzeko" gehitu du Guezuragak.

Horren harira, EAJ-PNVk bere kezka azaldu du, "nahiz eta oraindik Adifen proiektua ez ezagutu, Santano alkateak premiazkotzat du, abenduko ohiko osoko bilkuran Irizpide eta Helburuen zirriborroa onartzea. Antolaketa batean oinarritzen den zirriborroa, Irunerako beharrezkoak diren proposamen horiek biltzen ez dituena, eta, gainera, hainbat galdera erantzuten ez dituena; nola izango da geltoki intermodala? Non kokatuko da autobus geltoki berria?". Ildo beretik, Iridoyk "Arduratsua al litzateke Irungo etorkizuna baldintzatzen duen dokumentu bat onartzea, Adifek garatuko duen proiektua zein den jakin gabe?. Guk, argi dugu, partxeoetatik urrun egon behar dugula, ez dugu nahi hiriko proiektuak orain arte garatu diren bezala garatzea".

Gaur egungo trenbide eremuko 364.000 m2-ren birsorkuntza integrala kudeatzeko garatuko den proiektua "ez litzateke politika motzean oinarritu beharko. Politika motzek, partxioak eta emaitza ez-eraginkorrak dakartza eta. Hiri-proiektu batez ari bagara, denok bat egin behar dugu. Hitz egin, adostu, eta benetan Irunen onerako erabakiak aho batez hartu. Ez dute balio erdi bideko neurriak, ezta 25 bototik 11ak. Alkateak Irunen bitartekari lanak egiteko garaia da; Estatuko erakundeekin hitz egiteko, eta hala Adifek ez ditzan Euskotrenen asmoak zapuztu. Gure taldea ez dago prest, Adifek Irunen egin nahi duen geltokiko proiektua izan gabe, dokumentuak onartzen jarraitzeko. Guk arduratsu jokatu nahi dugu, eta hau ez da Irun eraikitzeko modua", esan du Iridoyk.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube