Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/11/28

Cristina Iglesiasen pieza eskultorikoa aurrera doa Eibarreko Alfa Arten

Eskultoreak proiektu artistikoa azaldu dio Eneko Goiari, bere taldearekin batera
Cristina Iglesiasen pieza eskultorikoa aurrera doa Eibarreko Alfa Arten

Cristina Iglesias Santa Klara uharteko Itsasargiaren Etxean jartzeko lantzen ari den eskultura lanak aurrera jarraitzen du sorkuntza fasean.  Prozesua Alfa Arte enpresak Eibarren dituen tailerretan ari dira garatzen. Bertan ari dira egiten Itsasargiaren eraikinaren barruan kokatuko den brontzezko ontzia. Bertan, eskulturaren xehetasunen berri eman dio Eneko Goia Donostiako alkateari  

Alfa Arteko brontzezko piezaren lanek erritmo onean doazela aurrera adierazi du Cristina Iglesiasek.  Hala, fabrikazioaz arduratzen den enpresako arduradunen kalkuluen arabera, 10 x 8 metroko azalera, 5 metroko altuera eta 15 tonako pisua duen pieza aurreikusitako epeetan amaituta egon liteke.

Instalazioa Kantauriko itsasertzeko erliebe geologikoetan inspiratuta dago, eta Cristina Iglesiasen beste lan batzuetan bezala, naturaren forma ez ageriko eta ikusgarriez hitz egiten du, hala nola geruza freatikoak, zorupea, etab. Instalazioak itsas hondoak birsortzen ditu, eta Iglesiasek berak bere ibilbide artistikoan landu dituen naturarekin lotutako formen erakusgarri da.

Eskultoreak adierazi duenez, obra gauzatzea "oso lan zaindua, zehatza eta neketsua izaten ari da, Alfa Arterekin batera egiten ditugun guztiak bezala, baina aldi berean oso kontu handikoa, zehatza eta inspiratzailea".

Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi duenez, Itsasargiaren Etxearen barruko lanek "beren bidea jarraitzen dute", nahiz eta azken asteetako baldintza klimatologiko kaskarrek langileek uhartera sartzea eragotzi duten, olatu handien ondorioz. Udalak aurreikusitako epeei eusten die, eta obra 2020ko udazkenean instalatuta eta ikusgai egon dadin lan egiten ari da.  Hori guztia, Goiak adierazi duenez, "Donostiak erreferente kultural berri bat izan dezan, gure egungo eskultore internazionalarenak egina".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube