Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Atsobakar eremuan erabilpen anitzeko kirol gunea egiteari ekin behar zaio
Lasarte Oriako EAJ-PNV udal taldeak Usurbil eta Lasarte-Oriako udalen arteko desadostasunak bideraturik, Atsobakarreko kirol ekipamenduarekin burubelarri jartzea eskatu dio alkateari
EAJ-PNV taldearen bozeramaileak, Jon Antxordokik Atsobakarren 2015. urtean aurreikusi zuten kirol anitzeko gunearen inguru jaso diren informazioen arabera “balorazio ezin hobea egiten dugu. Bi udalen artean teknikoki zeuden desadostasunen inguruan Gipuzkoako Foru Aldundiari kontsulta egin zitzaion eta jakin izan dugunez, Usurbilgo udalak Lasarte-Oriari Atsobakar kirol gunea gauzatu ahal izateko baimena eman behar dio. Oso albiste ona da gure herriarentzat, kirol instalazioen gaur egungo azpiegituren egoera kaxkarrari behin-betiko irtenbidea emateko”.
EAJ-PNVk jakin izan duenez, “Usurbilek erreklamazioak aurkezteko hogei eguneko epea zabaldu zuen irailaren 27an; gure ikuspuntutik, herritarrentzako hain onuragarria izango den proiektuari, nork erregistra dezake erabaki honen kontrako erreklamaziorik? Horregatik eta Mitxelingo kirol gune berriaren parte-hartze prozesua ireki dela ikusirik, Lasarte Oriako alkateari Atsobakar-eko guneari bidea ematea eskatzen diogu”
Nabarmenak...
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


