Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Biolentziak ez du lekurik Ordizian
Ordiziako EAJ-PNVtik gure kide batek sufritu duen erasoa irmoki gaitzetsi eta salatzen dugu
Beste behin zentzugabekeriak bere agerpena egin du. Beste behin, bakea eta elkarbizitza, elkar ulermena, alde batera geratu dira matonismoa eta biolentziari ateak irekiz. Beste behin, gezurrek eta zapalketek norabidez aldatu ezin dezaketenen benetako aurpegia agerian utzi dute.
Bart, atzera egin dugu. Herriko hauteskundeetara aurkezten den gure hautagaietako bat erasotua izan da. Aurreko egunetan modu ankerrean kendu dituzten EAJ-PNVko kartelak berriz jartzen zebilela beste taldekide batzuekin batera, bi pertsonen erasoa jasan du. Bi erasotzaileek, ertzaintzak dagoeneko identifikatuta dituenak, gure laguna eta taldekidea jipoitu, astindu eta lurrera bota dute.
Agresioaren ondoren, gure kidea Osasun Zentrora bideratu da lesioen partea burutzera. Indarrean dagoen protokoloa jarraituz, identifikatuak izan diren bi erasotzaileen kontra salaketa ipini du.
EAJ-PNV Ordiziatik irmoki gaitzesten dugu bart sufrituriko erasoa eta gure babesa adierazten diogu gure taldekide eta bere familiari. Momentu honetan sentitzen duten minarekin bat egiten dugu, guk ere ez baitugu ulertzen ezta onartzen ere, pertsona batzuentzako biolentzia erabiltzen jarraitzea legezkoa dela konprobatzen dugunean.
Tristea eta tamalgarria da oraindik pentsamolde ezberdinak ez direla errespetatzen egiaztatzea. Batzuen politika egiteko modua txikizioaren bidea dela eta ez arrazoiketa eta ideiak alderatzea. Onartezina da zenbait sektorek aurrera egiteko duten modu bakarra gorrotoaren eta amorruaren bidea dela ikustea, demokraziaren baloreekin talka zuzena egiten duen pentsamendu bakarra ezartzean oinarritzen dena.
EAJ-PNV Ordiziatik zibismoaren, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko deia egiten dugu. EAJ-PNV Ordizia eta beste partidu politikoetako pertsona, kartel eta ideia politikoak errespetatzea exijitzen dugu. Ezin dugu atzera egin, gure eskuetan dago.
EAJ-PNV Ordizia
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
DONOSTIA
2026/02/25
IRUN
2026/02/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



