Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJren proiektua bere etorkizunaren jabe den Euskadi bat eraikitzea da
Gipuzkoako EAJko hautagaiek lan-bilera izan dute gaur, bihar hasiko den hauteskunde-kanpainako azken detaileak ixteko. Topaketan, Urkullu Lehendakariak gaur goizean bertan aurkeztutako hauteskunde-programa birpasatu dute
Ekonomia berraktibatzea eta justizia sozialeko parametroetan eraikitako gizartea sendotzea, bake eta bizikidetza eszenatokia egonkortzea, eta Euskadirentzat estatus politiko berri bat gauzatzea dira Eusko Alderdi Jeltzalearen egitasmoaren ardatzak. “Lau eremu horietan aurrera egitea, euskaldunok gure etorkizunaren jabe izan gaitezen. Horixe da EAJren helburua”, adierazi du Egibarrek.
Ekonomiaren berraktibatzeari dagokionez, EAJren zerrendaburuak azpimarratu du “Euskadik baduela ekonomiaren garapenerako eredu propioa, desberdindua eta espainiarra baino askoz ere sendoagua, industrian oinarritutakoa”. Hori dela eta, EAJk defendatzen du “gure industri-ehuna laguntzea, kalitatezko enplegua lortze aldera”.
“Lau hamarkadaz eta denon ahaleginez lortutako justizia sozialean oinarritutako gizartea indartzea” da Eusko Alderdi Jeltzalearen jarraibideetako beste bat. “Horretarako, funtsezkoa da euskal gizarte babeserako sistema mantentzea”, adierazi du Egibarrek. Zentzu horretan, ohartarazi du “erronka da gizarte babeserako sistema gure baliabide propioekin finkatzea”. “Hurrengo belaunaldiei bermatu behar diegu etorkizuneko gizarte babeserako sistemak justuaz izateaz gain indartsuak eta iraunkorrak ere izan daitezen”, gaineratu du.
Bakea eta bizikidetzari dagokionez, “EAJk pertsona eta bere eskubideak jartzen ditu bere jardun politikoaren erdian, eta bizikidetza bultzatzearen aldeko apustua egiten du, giza eskubide guztiekiko konpromisoz”, azaldu du Joseba Egibarrek.
Estatus berriari dagokionez, EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak nabarmendu du -hauteskunde programan jasota geratzen denez- “Euskadiren aitortza juridiko-politikoa behar dugu nazio gisa, eta bertan bizi garenon eskubidea libre eta demokratikoki gure etorkizuna erabakitzeko. Horixe behar dugu eta hortan jarriko du EAJk bere konpromisoa. Datorren legegintzaldian ekin beharko zaio erreforma-proiektuaren tramitazioari, eztabaidari eta onarpenari”.
“Helburu zehatzak eta ekimenak planteatzen ditugu horretarako”, azpimarratu du Egibarrek. “Horretan da desberdin EAJ: zer egingo dugun esateaz gain, nola egingo dugun azaltzen dugu”. “Ahoa helburu handiz bete bai baina horretarako zer eta nola egingo duten azaltzen dutenen aurrean, EAJk proiektua eta erabakia du; eta konpromisoa eskaintzen dugu, guztion artean aurrera egiten jarraitzeko, gure proiektua egi bilakatzeko: bere etorkizunaren jabe den Euskadi”, amaitu du.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
DONOSTIA
2026/02/25
IRUN
2026/02/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



