Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/11/06

Donostiako alkateak hiri guztia zoriondu du 'The Academy of Urbanism' saria jaso izanagatik

Eneko Goiak, bere poza adierazi du gaur 'The Academy of Urbanism' erakundeak 2016. Urteko Europako Hiriaren saria Gipuzkoako hiriburuari eman izanagatik.
Eneko Goia

Londresen ospatu berri den ekitaldian jasotako saria “hiri oso batek urte luzez egindako lanaren errekonozimendua da”, Goiaren ustez, eta horregatik bere zoriona hiri guztiarekin partekatu nahi izan du.

Donostia hirigintza jasangarria garatu eta pertsonak kontutan hartzen dituen hiria dela gogoratu du alkateak,eta horrexegatik etorkizunera begira “hau dela bidea” adierazi nahi izan du.

2016an zorionerako arrazoi bikoitza izango du Donostiak, Eneko Goiak nabarmendu duenez: batetik, Europako Kultura Hiriburutza, eta bestetik, Europako Urteko Hiria saria.

The Academy of Urbanism erakundeak arkitektura eta hirigintzaren ikuspuntutik aztertzen ditu hiriak, eta goi mailako adibideak saritzen ditu. Hala, Donostia Bolonia eta Stockolhm hiriekin lehiatu da aurtengo edizioan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube